[itzul] RV: Andre Maria
Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
As, Eka 20, 09:00:13, CEST 2006
"Iglesia de Santa Maria la Real" itzuli behar dut.
Euskaltzaindiara jo, eta 125. arauan dio Kristoren ama izendatzeko Andre Maria (Heg.), Andra Maria (Hegoaldeko erdi-mendebaldea), Andredena Maria (Ip.), Andre Dona Maria (tradiziozkoa) formak onartzen direla.
Iruñeko katedraleko sarreran, "Andre Maria Erreginaren katedrala" jartzen du. Plaza bat ere bada Iruñeko Alde Zaharrean, "Andre Maria Erreginaren Plaza".
Hala ere, sarean begiratu, eta Zarauzko, Azkoitiako, Zangozako, Guardiako eta abarretako elizen gainean "Santa Maria la Real eliza" irakurri dut uztarria.com-en, GAOn, Argian, euskadi.net-en, hiru.com-en eta Harluxeten.
Zein da zuen ustez biderik egokiena? euskaratzea edo gaztelaniaz uztea?
eta Lizarrako "San Pedro de la Rúa" eta gisa horretako kasuetan zein bidetatik joko zenukete?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago