[itzul] peliculado

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Eka 20, 16:32:31, CEST 2006


Ziur asko, paperak edo kartoiak plastikozko film mehe-mehe batez estaltzea
izango da, plastifikatzearen antzekoa (baina plastifikatzea baino arinagoa).

<<PELICULADO
Aplicación de un film transparente, mate o brillante que mejora el aspecto y
protección del papel o cartón.>>

Euskaraz? Ekintza bada, 'plastikozko filmez estaltzea' edo izan liteke.
Emaitza ere izan liteke, gaztelaniaz partizipioa baita, eta, hala balitz,
pentsatu egin beharko litzateke nola eman, baina, esaldi horretan, ematen du
ekintza dela.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Amaia Apalauza
Enviado el: martes, 20 de junio de 2006 16:08
Para: Itzul
Asunto: [itzul] peliculado


Arratsalde on:

  Inork ba al daki zer den "peliculado"? Hona testuingurua:

  "Peliculados plásticos en papel y cartón".

  Enpresa baten jardunari buruz ari da. Ez daukat datu gehiagorik.

  Eskerrik asko,

  amaia.


---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago