[itzul] trastorno por deficit de atencion con o sinhiperactiv idad
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Eka 22, 09:41:33, CEST 2006
Berandu nator, baina mahaigaineratu diren proposamenak ikusita,
hainbeste galdera sortu zait.
· <<Falta>> / <<gabezia>> baino egokiagoa ez ote da <<urritasuna>>?
· Arazoa ez ote da <<arreta urritasuna>> bera, eta ez arreta
urritasunaren <<ondorioa>>? (Nahiz eta gaztelaniaz <<por>> esan, ingelesez
<<atention deficit disorder>> baino ez da).
· Euskal hiztegietan proposatutako terminoak ez ote dira egokiago
<<trastorno>> baino? Elhuyarrek hauek guztiak proposatzen ditu: <<arazo>>,
<<asaldura>>, <<gaitz>>, <<desoreka>>. Azken hori "psikiatria" etiketarekin
dakar. Psikologian ere erabilgarri? Hala bada: <<arreta urritasuneko
desoreka>> agian?
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago