[itzul] trastorno por deficit de atencion con osinhiperactiv idad

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Eka 22, 10:05:58, CEST 2006





Gure zerrendako nafar mirikuak ontzat eman badu ere defizitaren
interpretazio hori, dena delako trastorno hura ondo samar ezagutzea
suertatu zait eta, berriro diot, eskasiarik edo urritasunik ez dagoela
inondik inora, arreta zentratzeko ezintasuna edo eragozpenak baino. Hau da,
halako pertsonek atentzioa, ahalmena oso-osorik dute, baina ezin dute edo
ez dakite behar bezala zentratzen.

Alderdi linguistikotik, betiko moduan, dema ederra dugu genuke _el síndrome
por deficit de atención son hiperactividad produce..._, alegia, izen
sintagama osoa zerk kasura ekarrita, esaterako.


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago