[itzul] trastorno por deficit de atencion con	osinhiperactiv		idad
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    Ast, Eka 22, 11:07:16, CEST 2006
    
    
  
	Piperrik ere ez dakit psikologiaz, baina Karlosek azaldu duen
kontzeptuari gaztelania arruntean <<falta de atención>> esan zaio beti.
	Antza, modernoagoa da <<déficit de atención>> esatea (ingelesaren
eragina ote?), baina Interneten leku askotan parean jartzen dituzte
<<trastorno de falta de atención>>, <<desorden de déficit de atención>> eta
beste mila aldaera.
	Uste dut euskaraz <<falta>>-tik abia gintezkeela, <<falta>> hori
<<gabezia>> dela ulertu barik, <<hutsune>>, <<hutsegite>> edo hortik
hurbileko zerbait baizik.
	Hortaz, lehenago proposatu dudanaren haritik, <<arreta faltako
desoreka>>.
	Karlosek seinalatu duen beste arazoa dela eta, beharbada Interneten
dabiltzan beste deitura batzuk hartu beharko lirateke aintzat: <<trastorno
de déficit de atendión E hiperactividad>>...
	Ez dakit horrek asko konpontzen duen, baina gauza bi izan litezke
<<arreta faltako desoreka>> eta <<arreta falta eta hiperaktibitateko
desoreka>>.
	Eta, guztiz zintzoa izate aldera, ez dut jakin <<hiperatibotasun>>
edo <<hiperaktibitate>> jarri, eta Googlen kontsultatu dut.
	Hona zer aurkitu dudan: <<arreta falta eta hiperaktibitatea (TDH-A)
nahastea>>. Dena dela, nik nahiago dut -ko lotura.
Asier Larringa
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago