[itzul] trastorno por deficit de atencion con osinhiperactiv idad
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Ast, Eka 22, 13:12:35, CEST 2006
Trastornoa ez da inongo hiztegitan agertzen, eta Euskalterm-en kasu bakar
batean, trastono sexuala, gainerakoetan, ez. Beraz, zein irizpideri jarraitu
behar diogu? Erdarazkoa hobeto ulertuko delakoan, huraxe erabili behar da?
Ala, ez da irizpide nahikoa hiztegiek ez ekartzea?
2006/6/22, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>:
>
>
> Piperrik ere ez dakit psikologiaz, baina Karlosek azaldu duen
> kontzeptuari gaztelania arruntean <<falta de atención>> esan zaio beti.
>
> Antza, modernoagoa da <<déficit de atención>> esatea (ingelesaren
> eragina ote?), baina Interneten leku askotan parean jartzen dituzte
> <<trastorno de falta de atención>>, <<desorden de déficit de atención>>
> eta
> beste mila aldaera.
>
> Uste dut euskaraz <<falta>>-tik abia gintezkeela, <<falta>> hori
> <<gabezia>> dela ulertu barik, <<hutsune>>, <<hutsegite>> edo hortik
> hurbileko zerbait baizik.
>
> Hortaz, lehenago proposatu dudanaren haritik, <<arreta faltako
> desoreka>>.
>
> Karlosek seinalatu duen beste arazoa dela eta, beharbada
> Interneten
> dabiltzan beste deitura batzuk hartu beharko lirateke aintzat: <<trastorno
> de déficit de atendión E hiperactividad>>...
>
> Ez dakit horrek asko konpontzen duen, baina gauza bi izan litezke
> <<arreta faltako desoreka>> eta <<arreta falta eta hiperaktibitateko
> desoreka>>.
>
> Eta, guztiz zintzoa izate aldera, ez dut jakin <<hiperatibotasun>>
> edo <<hiperaktibitate>> jarri, eta Googlen kontsultatu dut.
>
> Hona zer aurkitu dudan: <<arreta falta eta hiperaktibitatea
> (TDH-A)
> nahastea>>. Dena dela, nik nahiago dut -ko lotura.
>
> Asier Larringa
>
--
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago