[itzul] Sector "agropesquero"
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Or, Eka 23, 13:38:31, CEST 2006
Baina meatzaritza ere ekonomiako lehen sektorekoa da, ez da hala?
Xabierrek Xabierri:
Bada, ez. Kontu ekonomikoetan industriatzat hartzen da eta bigarren arloan kokatzen da, erauzketako industrian, alegia.
Oso bestelakoa da herrietako ekonomia sustatzeko agentziek eta erakundeek zer nolako jarduerak hartzen dituzten kontuan, lehen aipatutako guztiez gain elikagaien industria eta turismoa ere kontuan hartzen dituztelako, lurralde bakoitzaren baliabideak hobeto ustiatzeko nahian. Baina kontabilitatean, nik esan dudan moduan erabiltzen da.
Dena dela, testuingurua jakin beharko genuke (beti bezala) eta baita zer nolako zehaztasuna behar den (desberdinak ei dira sector agrícola, sector agrario, agropecuario,...)
Xabi Pascual
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago