[itzul] Sector "agropesquero"

Gaizka julenlarri a bildua euskalnet.net
Or, Eka 23, 14:16:36, CEST 2006


lehen sektorea, berez, luzoru, zoru eta itsasoko baliabideen ustiapenari 
dagokio, eta printzipioz (edo definizioz), horren barruan Xabierrek 
aipatutako lauak daude.
Baina askotan lehen sektoreko lau jarduerak batera hartu nahi ez dugunean, 
terminologia berezia sortzen da, baina hori norberak jakingo dau, 
testuinguruaren arabera.
----- Original Message ----- 
From: <xabier-pascual a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 23, 2006 1:38 PM
Subject: Re: [itzul] Sector "agropesquero"




Baina meatzaritza ere ekonomiako lehen sektorekoa da, ez da hala?


Xabierrek Xabierri:

Bada, ez. Kontu ekonomikoetan industriatzat hartzen da eta bigarren arloan 
kokatzen da, erauzketako industrian, alegia.

Oso bestelakoa da herrietako ekonomia sustatzeko agentziek eta erakundeek 
zer nolako jarduerak hartzen dituzten kontuan, lehen aipatutako guztiez gain 
elikagaien industria eta turismoa ere kontuan hartzen dituztelako, lurralde 
bakoitzaren baliabideak hobeto ustiatzeko nahian. Baina kontabilitatean, nik 
esan dudan moduan erabiltzen da.

Dena dela, testuingurua jakin beharko genuke (beti bezala) eta baita zer 
nolako zehaztasuna behar den (desberdinak ei dira sector agrícola, sector 
agrario, agropecuario,...)

Xabi Pascual






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago