[itzul] ER: ir de rebajas
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Eka 28, 10:36:15, CEST 2006
Merkealdi-aitzakian dendaz denda ibili?
Dendarik denda oldartu merkealdi-sasoian?
(Txantxa zen:)
Merkealdi bila irten?
(Oharra: "beherapen" hitza munstro samarra iruditzen zait berez, eta
horregatik ez dut erabili, baina, antza, rebajas/saldos bereizkuntza egiteko
erabiltzen "da" (beherapenak/merkealdiak). Horretaz argitasunen bat ematen
badigu inork, hobe. Bestela, zeuk ikusi).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Amaia Lasagabaster
Bidalia: astelehena, 2006.eko ekainak 26 12:38
Nora: ITZUL
Gaia: [itzul] ir de rebajas
Kaixo,
Badator merkeladia! Nola emango zenukete euskaraz ir de rebajas?
Beherapenetara joan egokia al da?
Eskerrik asko,
Amaia.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago