[itzul] beherapenak
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Eka 28, 11:13:29, CEST 2006
Udako merkealdia hastear dela eta, kazetarientzako esapide batzuk
prestatzen ari gara, <<beherapenak>> tartean dela.
Juan Garziak aurreko mezuan <<beherapenak>> esamoldeari buruz jarri
duen oharra irakurrita, nik ezin dezaket argitasunik eman, baina gogoeta
apur bat egin dut.
Ez dakit <<beheratu>> aditza zalantzan jarrita dagoen "prezioa
jaitsi" adieran. Nik ontzat ematen dut, eta, ontzat edukita, hortik
aurrerako guztia hizkuntzaren berezko dinamika baino ez da. Edo horretan
nago ni.
beheratu > beherapen: aditzetik izena eratortzea --> OK
beherapen(a) > beherapenak: sasoi baten izena sortzea, sasoia
markatzen duen "gertaera" pluralean jarriz (gogoan izan <<Gabonak>> edo
<<Eguberriak>>, <<San Joanak>>, <<hauteskundeak>>, <<oporrak>>,
<<azterketak>>...) --> OK
Gustatzea edo ez gustatzea subjektiboa da, eta horren arabera egingo
du bakoitzak bere hautua.
Baina ez dago hizkuntza arrazoi objektiborik <<beherapenak>>
munstrotzat jotzeko... (Egiatan ez dago, ezta?).
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago