[itzul] ER: beherapenak

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Eka 28, 11:36:23, CEST 2006


Jakina: "munstroak" eta "arrazoi objektiboak" ez dira inoiz, definizioz,
ondo ezkontzen.

Ezetz diozu, baina argitasun aski argiak eman dituzu, Asier. Niri, hala ere,
lehengo duda bera geratzen zait: kontzeptualki bereizi beharra dago bi
kontzeptuak, ala hitz bat aski da bietarako?

Bide batez: ZEHAZKIk, "rebaja" ez ezik, "descuento" emateko ere badakar
"beherapen" dontsu hori. Eta, orduan, zer? "Rebaja" eta "saldo" bereizi bai,
baina "descuento" eta "rebaja" ez?

Ez dakit kontzeptuzko auzia den ala gaztelaniaren berezitasuna. Hori ere
argitzerik inork?

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: asteazkena, 2006.eko ekainak 28 11:13
Nora: 'ItzuL'
Gaia: [itzul] beherapenak



	Udako merkealdia hastear dela eta, kazetarientzako esapide batzuk
prestatzen ari gara, <<beherapenak>> tartean dela.

	Juan Garziak aurreko mezuan <<beherapenak>> esamoldeari buruz jarri
duen oharra irakurrita, nik ezin dezaket argitasunik eman, baina gogoeta
apur bat egin dut.

	Ez dakit <<beheratu>> aditza zalantzan jarrita dagoen "prezioa
jaitsi" adieran. Nik ontzat ematen dut, eta, ontzat edukita, hortik
aurrerako guztia hizkuntzaren berezko dinamika baino ez da. Edo horretan
nago ni.

	beheratu > beherapen: aditzetik izena eratortzea --> OK

	beherapen(a) > beherapenak: sasoi baten izena sortzea, sasoia
markatzen duen "gertaera" pluralean jarriz (gogoan izan <<Gabonak>> edo
<<Eguberriak>>, <<San Joanak>>, <<hauteskundeak>>, <<oporrak>>,
<<azterketak>>...) --> OK

	Gustatzea edo ez gustatzea subjektiboa da, eta horren arabera egingo
du bakoitzak bere hautua.

	Baina ez dago hizkuntza arrazoi objektiborik <<beherapenak>>
munstrotzat jotzeko... (Egiatan ez dago, ezta?).

Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago