[itzul] bezainbatean
    Xabier Mendiguren 
    xmendiguren a bildua elkarlanean.com
       
    Ost, Eka 28, 11:37:51, CEST 2006
    
    
  
Neure buruari erantzungo diot. Orotarikoan begiratu eta hauxe dator: 
"precedido de instrumental ode instr. + den(az). Beraz, horren arabera, 
1, 2 eta 4 lirateke zuzenak.
X.
"...ri dagokionez" adierazteko, hainbat modu ikusi izan ditut 
testuetan, eta ez dakit denak jator eta zuzenak diren, ala 
berrikeriaren bat itzuri zaigun horien artean. Adibide batzuk emango 
ditut azpian, eta eskertuko nizueke inork argibiderik balu:
-enteleguaz denaz bezainbatean...
-entelegua denaz bezainbatean...
-enteleguaz den bezainbatean...
-enteleguaz bezainbatean...
Aldez aurretik mila esker.
xme
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago