[itzul] bezainbatean

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Eka 28, 11:25:05, CEST 2006


"...ri dagokionez" adierazteko, hainbat modu ikusi izan ditut 
testuetan, eta ez dakit denak jator eta zuzenak diren, ala 
berrikeriaren bat itzuri zaigun horien artean. Adibide batzuk emango 
ditut azpian, eta eskertuko nizueke inork argibiderik balu:

-enteleguaz denaz bezainbatean...
-entelegua denaz bezainbatean...
-enteleguaz den bezainbatean...
-enteleguaz bezainbatean...

Aldez aurretik mila esker.

xme




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago