[itzul] beherapenak
Amaia Lasagabaster
gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com
Ost, Eka 28, 12:37:05, CEST 2006
Kaixo,
Oker ez banaiz, uztailaren 1ean hasten da merkealdia.
Amaia.
----- Original Message -----
From: "Xabier Mendiguren" <xmendiguren a bildua elkarlanean.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, June 28, 2006 12:26 PM
Subject: Re: [itzul] beherapenak
Atrebentzia barkatuko duzuelakoan, galdera fribolo bat kontu honetaz.
Lagun batek galdetu dit eta, ba al dakizue Donostiako arropa-dendetan
hasita al dauden beherapen edo merkealdiekin?
X.
El 28/06/2006, a las 12:11, Alfontso Mujika escribió:
> Uste dut Asierrek egin duen gogoetan ez dagoela aitzakiarik (beheratu ->
> beherapen; beherapen -> beherapenak). Hor ez, horren aurretik izan liteke
> eragozpentxoa, baina ez eragozpen gramatikala.
>
> 'merke' izenondotik datorren 'merkealdi' hitza ulertzeko, deskodetzeko, ez
> dago arazorik, automatikoa dela esango nuke. Denok ulertzen dugu.
>
> 'beheratu' aditzetik datorren 'beherapen' hitza, berriz, ez da hain
> automatikoki deskodetzen. Aditz batetik eratorria da, eta aditz horren
> objektua zein den zalantza egin daiteke. Esan nahi dut
> 'prezio-beherapenak'
> ulertzeko arazorik ez dagoela, automatikoa da, baina objekturik gabe,
> 'beherapenak', ez da hain automatikoa (automatikoa da 'rebajas'en zuzeneko
> itzulpena dela ikustea). Nolanahi ere, beste testuinguru batzuetan
> 'beherapen' objekturik gabe ere aise ulertzen dela uste dut (adibidez:
> 'dendaria laguna dut eta beherapena egiten dit beti').
>
> Argudio horren kontra esan daiteke gaztelaniaz ere 'rebajas' izena
> aditzetik
> eratorria dela eta objektua ez dagoela agerian. Egia da. Kontua da
> gaztelaniaz hitz horrek bere bidea egin duela eta finkatuta dagoela.
> Euskaraz, berriz, hainbatetan gertatzen zaigun bezala, 'beherapenak' ez
> dago
> hiztunen hiztegian irmo finkatua, ez behintzat 'merkealdiak' bezainbat.
>
> Hitza zabalduz gero, dendetako erakusleihoetan ikustearen poderioz,
> finkatu
> egingo litzateke. Horretan ere ez dago zalantzarik.
>
> Baina, orain, 'sortze-fasean' gaudela, pentsa liteke ea beste aukera
> hoberik
> dugun. Dena den, niri ez zait ezer hoberik bururatu.
>
> Frantsesez, adibidez, 'soldes' esaten dute eta ingelesez 'sales'. Eta, ez
> dut egiaztatu, baina ez dut uste gaztelaniazko "saldos/rebajas" bereizketa
> egiten dutenik, ez behintzat kaleko hizketan. Frantsesez eta ingelesez nik
> baino hobeto dakitenek (zerrenda honetan badira horrelakoak) esan
> lezakete,
> dena den.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
> Enviado el: miércoles, 28 de junio de 2006 11:13
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: [itzul] beherapenak
>
>
>
>
> Udako merkealdia hastear dela eta, kazetarientzako esapide batzuk
> prestatzen ari gara, <<beherapenak>> tartean dela.
>
> Juan Garziak aurreko mezuan <<beherapenak>> esamoldeari buruz jarri
> duen oharra irakurrita, nik ezin dezaket argitasunik eman, baina gogoeta
> apur bat egin dut.
>
> Ez dakit <<beheratu>> aditza zalantzan jarrita dagoen "prezioa
> jaitsi" adieran. Nik ontzat ematen dut, eta, ontzat edukita, hortik
> aurrerako guztia hizkuntzaren berezko dinamika baino ez da. Edo horretan
> nago ni.
>
> beheratu > beherapen: aditzetik izena eratortzea --> OK
>
> beherapen(a) > beherapenak: sasoi baten izena sortzea, sasoia
> markatzen duen "gertaera" pluralean jarriz (gogoan izan <<Gabonak>> edo
> <<Eguberriak>>, <<San Joanak>>, <<hauteskundeak>>, <<oporrak>>,
> <<azterketak>>...) --> OK
>
> Gustatzea edo ez gustatzea subjektiboa da, eta horren arabera egingo
> du bakoitzak bere hautua.
>
> Baina ez dago hizkuntza arrazoi objektiborik <<beherapenak>>
> munstrotzat jotzeko... (Egiatan ez dago, ezta?).
>
> Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago