[itzul] beherapenak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Eka 28, 12:26:00, CEST 2006


Atrebentzia barkatuko duzuelakoan, galdera fribolo bat kontu honetaz. 
Lagun batek galdetu dit eta, ba al dakizue Donostiako arropa-dendetan 
hasita al dauden beherapen edo merkealdiekin?

X.

El 28/06/2006, a las 12:11, Alfontso Mujika escribió:

> Uste dut Asierrek egin duen gogoetan ez dagoela aitzakiarik (beheratu 
> ->
> beherapen; beherapen -> beherapenak). Hor ez, horren aurretik izan 
> liteke
> eragozpentxoa, baina ez eragozpen gramatikala.
>
> 'merke' izenondotik datorren 'merkealdi' hitza ulertzeko, 
> deskodetzeko, ez
> dago arazorik, automatikoa dela esango nuke. Denok ulertzen dugu.
>
> 'beheratu' aditzetik datorren 'beherapen' hitza, berriz, ez da hain
> automatikoki deskodetzen. Aditz batetik eratorria da, eta aditz horren
> objektua zein den zalantza egin daiteke. Esan nahi dut 
> 'prezio-beherapenak'
> ulertzeko arazorik ez dagoela, automatikoa da, baina objekturik gabe,
> 'beherapenak', ez da hain automatikoa (automatikoa da 'rebajas'en 
> zuzeneko
> itzulpena dela ikustea). Nolanahi ere, beste testuinguru batzuetan
> 'beherapen' objekturik gabe ere aise ulertzen dela uste dut (adibidez:
> 'dendaria laguna dut eta beherapena egiten dit beti').
>
> Argudio horren kontra esan daiteke gaztelaniaz ere 'rebajas' izena 
> aditzetik
> eratorria dela eta objektua ez dagoela agerian. Egia da. Kontua da
> gaztelaniaz hitz horrek bere bidea egin duela eta finkatuta dagoela.
> Euskaraz, berriz, hainbatetan gertatzen zaigun bezala, 'beherapenak' 
> ez dago
> hiztunen hiztegian irmo finkatua, ez behintzat 'merkealdiak' bezainbat.
>
> Hitza zabalduz gero, dendetako erakusleihoetan ikustearen poderioz, 
> finkatu
> egingo litzateke. Horretan ere ez dago zalantzarik.
>
> Baina, orain, 'sortze-fasean' gaudela, pentsa liteke ea beste aukera 
> hoberik
> dugun. Dena den, niri ez zait ezer hoberik bururatu.
>
> Frantsesez, adibidez, 'soldes' esaten dute eta ingelesez 'sales'. Eta, 
> ez
> dut egiaztatu, baina ez dut uste gaztelaniazko "saldos/rebajas" 
> bereizketa
> egiten dutenik, ez behintzat kaleko hizketan. Frantsesez eta ingelesez 
> nik
> baino hobeto dakitenek (zerrenda honetan badira horrelakoak) esan 
> lezakete,
> dena den.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
> Enviado el: miércoles, 28 de junio de 2006 11:13
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: [itzul] beherapenak
>
>
>
>
>         Udako merkealdia hastear dela eta, kazetarientzako esapide 
> batzuk
> prestatzen ari gara, <<beherapenak>> tartean dela.
>
>         Juan Garziak aurreko mezuan <<beherapenak>> esamoldeari buruz 
> jarri
> duen oharra irakurrita, nik ezin dezaket argitasunik eman, baina 
> gogoeta
> apur bat egin dut.
>
>         Ez dakit <<beheratu>> aditza zalantzan jarrita dagoen "prezioa
> jaitsi" adieran. Nik ontzat ematen dut, eta, ontzat edukita, hortik
> aurrerako guztia hizkuntzaren berezko dinamika baino ez da. Edo 
> horretan
> nago ni.
>
>         beheratu > beherapen: aditzetik izena eratortzea --> OK
>
>         beherapen(a) > beherapenak: sasoi baten izena sortzea, sasoia
> markatzen duen "gertaera" pluralean jarriz (gogoan izan <<Gabonak>> edo
> <<Eguberriak>>, <<San Joanak>>, <<hauteskundeak>>, <<oporrak>>,
> <<azterketak>>...) --> OK
>
>         Gustatzea edo ez gustatzea subjektiboa da, eta horren arabera 
> egingo
> du bakoitzak bere hautua.
>
>         Baina ez dago hizkuntza arrazoi objektiborik <<beherapenak>>
> munstrotzat jotzeko... (Egiatan ez dago, ezta?).
>
> Asier Larrinaga





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago