[itzul] ER: beherapenak
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Eka 28, 13:29:52, CEST 2006
Nik neuk ez dut arazorik ikusten "beherapen" erabiltzeko, agian, "beheratze"
zentzuzkoagoa izango litzateke, baina... "-pen" atzizkiaren zabalkundearen
hondarra da, ziurrenik. Batzuk hil dira: "manifestapen..." Sarasolak 1657an
"beheratu" "gutxitu" adierazteko dataturik dauka. Bestalde, "-aldi"
atzizkiarekin izenak erabili behar omen lirateke, beraz, "*merkatze-aldia"
behar luke. Hala ere, dagoeneko zabaldurik dagoenez... Gu dagoeneko ohitu
gara eta "beherapenetan joan" esaten dugu. Xabierren zehaztapena
interesgarria da: "%20ko beherapena (deskontua?) egin didate.
2006/6/28, Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>:
>
> Zentzu horretan, hala ere, "deskontua" da, eta inor ez da, nik dakidala,
> "deskontuetara" joaten...
>
> Esan nahi nuena eta dudana da aukeran "merkealdi" iruditzen zaidala
> egokiago, esanahi-bereizkuntzarik ez badago.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Xabier Aristegieta
> Bidalia: asteazkena, 2006.eko ekainak 28 13:14
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] beherapenak
>
>
> Nik beste argudio bat ere ikusten dut "beherapen" ez baztertzeko.
>
> Nola esan euskaraz "me han hecho una rebaja del veinte por ciento"?
>
> Argi dago hor ezin dugula "merkealdi" erabili.
>
> Xabier
> ----- Original Message -----
> From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
> To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, June 28, 2006 11:13 AM
> Subject: [itzul] beherapenak
>
>
> >
> > Udako merkealdia hastear dela eta, kazetarientzako esapide batzuk
> > prestatzen ari gara, <<beherapenak>> tartean dela.
> >
> > Juan Garziak aurreko mezuan <<beherapenak>> esamoldeari buruz jarri
> > duen oharra irakurrita, nik ezin dezaket argitasunik eman, baina gogoeta
> > apur bat egin dut.
> >
> > Ez dakit <<beheratu>> aditza zalantzan jarrita dagoen "prezioa
> > jaitsi" adieran. Nik ontzat ematen dut, eta, ontzat edukita, hortik
> > aurrerako guztia hizkuntzaren berezko dinamika baino ez da. Edo horretan
> > nago ni.
> >
> > beheratu > beherapen: aditzetik izena eratortzea --> OK
> >
> > beherapen(a) > beherapenak: sasoi baten izena sortzea, sasoia
> > markatzen duen "gertaera" pluralean jarriz (gogoan izan <<Gabonak>> edo
> > <<Eguberriak>>, <<San Joanak>>, <<hauteskundeak>>, <<oporrak>>,
> > <<azterketak>>...) --> OK
> >
> > Gustatzea edo ez gustatzea subjektiboa da, eta horren arabera egingo
> > du bakoitzak bere hautua.
> >
> > Baina ez dago hizkuntza arrazoi objektiborik <<beherapenak>>
> > munstrotzat jotzeko... (Egiatan ez dago, ezta?).
> >
> > Asier Larrinaga
>
>
--
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago