[itzul] ER: ER: beherapenak

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ast, Eka 29, 11:32:38, CEST 2006


Badirudi neuk aipaturikoa ez dela ulertu. Bihoa berriz azalpentxoa:  ez dut
esan "aditza + -aldi" beharko zuenik, baizik eta "izena (edo, izenkia) +
-aldi". Eta, nik dakidala "merke" adjektibo edo adberbioa da. Hori dela-eta,
norbaitek (ez, nik) "merkatzealdi" proposatzen zuen "-aldi" atzizkiaren
osatzeari jarraituz. Ildo horretatik honako hauek ditugu: "hitzaldi",
"zinemaldi", "jazzaldi", "beroaldi", "hotzaldi", "denboraldi", "hizketaldi",
"oporraldi", "eguraldi", "jaialdi"... denak "izena+adjektiboa". Aditzekin?
"jataldi", "janaldi", "agerraldi", "ekinaldi"... Adjektiboekin? "merkealdi"
baizik ez. Dena dela, nolabaiteko araua apurtu eta hitza zabaltzen bada,
aurrera. Erabilera beti nagusi.


El día 29/06/06, Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es> escribió:
>
> >>Izen bat behar du horrek? Bai, baina ez
> >>dakit euskaraz zein izan litekeen. Gaztelaniaz bai: <<saldo>>,
> >> <<oportunidades>>.
>
> Tira ba: "merkealdi" eta "beherapen" sinonimo badira (gustuak gustu), hitz
> bat falta zaigu erdarazko "saldo(s)" horren ordain (ZEHAZKIk, hala ere,
> "merkaldi" ematen du horretarako ere, "descuento"rako ere "beherapen"
> ematen
> duen moduan).
>
> Nik sinesten ez dudana, berriz, hor norbaitek bota duen beste bat da:
> prezioak "beheratu" egiten direnik. Hori esateko bada modu bat baino
> gehiago, baina ez dut uste inork halakorik esango lukeenik natural.
> Jakina,
> hor ere gaztelania kalkatu nahi da: bajar-jaitsi (dira) rebajar-beheratu
> (dituzte).
>
> Halako automatismoei apur bat kontra egiten ez badiegu, aurki osatua
> genuke,
> lehenaz gainera, gaztelaniazko euskara. Gotzonen oharra ere, ustez, hori
> seinalatzera zetorren: euskarazko esapide naturalek ez datozela beti bat
> gaztelaniazkoekin, eta hori ezin dela hiztegi-kolpez konpondu beti (alde
> horretatik, ez zait batere gaizki iruditzen ZEHAZKIk ez ekartzea
> gaztelaniazkoen banan-banako ordainik).
>
> Etxean ahaztu zait atzo halabeharrez irakurri nuen aldizkari bateko
> esaldia,
> baina honelatsu zioen: "Si están rebajados o si nos hacen un
> descuento...".
> Bakoitzak bere bertsioa zertu dezake, baina ez ahal da izango (ezta,
> Xabier?) "Beheratuta badaude edo beherapen bat egiten badigute...".
> (Alegia,
> izatekotan, "beherapen" izena dela terminoa, eta ez "beheratu" aditza).
>
> Azken oharra "merkealdi" hitzaren osaerari eta semantikari buruz, esan
> diren
> batzuen aurka. "Merkealdi" gaizki osatua bada aditz batean oinarriturik ez
> dagoelako, "hitzaldi" ere hiztegitik kendu beharko genuke, besteak beste.
> Eta "hitzaldi"k "hitz(en) garaia" esan nahi duenik ere ez dut uste.
>
> Ez hartu, hala ere, ukoa ukalditzat.
>
>


-- 
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago