[itzul] ER: ER: beherapenak

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Ast, Eka 29, 11:22:21, CEST 2006


Barkatu hain ekina izateagatik. Argi apur bat egingo ahal dut, behintzat!
 
> Nik sinesten ez dudana, berriz, hor norbaitek bota duen beste bat da:
> prezioak "beheratu" egiten direnik. Hori esateko bada modu bat baino
> gehiago, baina ez dut uste inork halakorik esango lukeenik natural. Jakina,
> hor ere gaztelania kalkatu nahi da: bajar-jaitsi (dira) rebajar-beheratu
> (dituzte).

Euskal Hiztegian, «beheratu» sarrerako adibideen artetik:

Salneurriak beheratu

Guztiz adierazgarria iruditzen zait adibidea bere horretan agertzea,
huts-hutsik. Nahita hautatu dela ematen du.

> 
> Azken oharra "merkealdi" hitzaren osaerari eta semantikari buruz, esan diren
> batzuen aurka. "Merkealdi" gaizki osatua bada aditz batean oinarriturik ez
> dagoelako, "hitzaldi" ere hiztegitik kendu beharko genuke, besteak beste.
> Eta "hitzaldi"k "hitz(en) garaia" esan nahi duenik ere ez dut uste.
> 

Hiztunaren oharmenaz ari nintzen, niri eta ingurukoei zer iradokitzen digun
hitz horrek; alegia, «merkealdia» entzunez gero, «beherapenen garaia»
pentsatzen/deskodetzen/ikusten dugu.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago