[itzul] ER: ER: beherapenak

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Eka 29, 13:00:55, CEST 2006


Hitza gaur asmatu beharko bagenu, beharbada (tradizioan biak daude, jakina,
merketu/merkatu). Nik ez daukat, dena den, batere argi adjektibotik (merke)
aditzera (merkatu) eta aditzetik izenera (merkaldi) doan itzulinguru
teorikoak funtzionatzen ote duen euskaldunaren buruan.

Adibidez, 'berde -> berdatu' baina 'more ->moretu' daude Hiztegi Batuan. Ez
zait iruditzen horren ondorio zuzen-zuzena denik 'berdaldi' egin beharra
(eta ez 'berdealdi'), baina ez nago ziur.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Kepa Diegez
Enviado el: jueves, 29 de junio de 2006 12:34
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: ER: beherapenak


Barkatu. Ez da "merketu" onartzen.

2006/6/29, Kepa Diegez <kepa.diegez a bildua gmail.com>:
>
> Ados. Oso ona azalpena. Aditzetatik abiaturik, adjektiboek ere badute
> zeresanik  honelakoetan. Beraz, "merkatu"aditzetik ("merkatu" ez da
> onartztn) "merkaldi" aterako litzateke, ezta?
>
> 2006/6/29, Alfontso Mujika <alfon a bildua elhuyar.com >:
>
> > Kepak esana:
> > <Adjektiboekin? "merkealdi" baizik ez>
> > <Dena dela, nolabaiteko araua apurtu eta hitza zabaltzen bada, aurrera.>
> >
> >
> > Uste dut komeni dela baieztapen horren aurrean zerbait argitzea. Egia da
> > '-aldi' atzizkia izenei eta aditz-oinei eransten zaiela, baina kontuan
> > hartu
> > behar da ia edozein adjektibotatik atera daitekeela aditza (beltz ->
> > belztu), eta, ondorioz, hortik zuzenean lortzen da <<'aditz-oina + aldi'
> > =
> > 'adjektiboa + aldi'>> ekuazioa (beltzaldi).
> >
> > Ez al dago, bada, adjektiboa hitz hauen guztien oinarrian?: ahulaldi,
> > alaialdi, apalaldi, barealdi, larrialdi, erialdi, nagialdi, okerraldi,
> > ilunaldi, lasaialdi, motelaldi, idorraldi, estualdi, harroaldi,
> > saminaldi,
> > samurraldi...
> >
> > Bestalde, bi datu:
> > 1-'merkealdi' hitza Hiztegi Batuan dago.
> >
> > 2- 'merkealdi' hitza Donostiako Udalean itzultzaile egondako Joxean
> > Agirrek
> > "asmatu" bide zuela aipatu zuen Karlosek atzo. Orotariko Euskal
> > Hiztegiaren
> > arabera, 'merkealdi' hitza Toribio Etxebarriak (1887-1968) jaso zuen
> > 'Lexicón  del euskera dialectal de Eibar' lanean ("baja de precios"
> > erdal
> > ordaina ematen zaio Orotariko Euskal Hiztegian).
> >
> > Alfontso Mujika
> > Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > nombre de Kepa Diegez
> > Enviado el: jueves, 29 de junio de 2006 11:33
> > Para: ItzuL
> > Asunto: Re: [itzul] ER: ER: beherapenak
> >
> >
> > Badirudi neuk aipaturikoa ez dela ulertu. Bihoa berriz azalpentxoa:  ez
> > dut
> > esan "aditza + -aldi" beharko zuenik, baizik eta "izena (edo, izenkia) +
> > -aldi". Eta, nik dakidala "merke" adjektibo edo adberbioa da. Hori
> > dela-eta,
> > norbaitek (ez, nik) "merkatzealdi" proposatzen zuen "-aldi" atzizkiaren
> > osatzeari jarraituz. Ildo horretatik honako hauek ditugu: "hitzaldi",
> > "zinemaldi", "jazzaldi", "beroaldi", "hotzaldi", "denboraldi",
> > "hizketaldi",
> > "oporraldi", "eguraldi", "jaialdi"... denak "izena+adjektiboa".
> > Aditzekin?
> > "jataldi", "janaldi", "agerraldi", "ekinaldi"... Adjektiboekin?
> > "merkealdi"
> > baizik ez. Dena dela, nolabaiteko araua apurtu eta hitza zabaltzen bada,
> > aurrera. Erabilera beti nagusi.
> >
> >
> > El día 29/06/06, Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es > escribió:
> > >
> > > >>Izen bat behar du horrek? Bai, baina ez
> > > >>dakit euskaraz zein izan litekeen. Gaztelaniaz bai: <<saldo>>,
> > > >> <<oportunidades>>.
> > >
> > > Tira ba: "merkealdi" eta "beherapen" sinonimo badira (gustuak gustu),
> > hitz
> > > bat falta zaigu erdarazko "saldo(s)" horren ordain (ZEHAZKIk, hala
> > ere,
> > > "merkaldi" ematen du horretarako ere, "descuento"rako ere "beherapen"
> > > ematen
> > > duen moduan).
> > >
> > > Nik sinesten ez dudana, berriz, hor norbaitek bota duen beste bat da:
> > > prezioak "beheratu" egiten direnik. Hori esateko bada modu bat baino
> > > gehiago, baina ez dut uste inork halakorik esango lukeenik natural.
> > > Jakina,
> > > hor ere gaztelania kalkatu nahi da: bajar-jaitsi (dira)
> > rebajar-beheratu
> > > (dituzte).
> > >
> > > Halako automatismoei apur bat kontra egiten ez badiegu, aurki osatua
> > > genuke,
> > > lehenaz gainera, gaztelaniazko euskara. Gotzonen oharra ere, ustez,
> > hori
> > > seinalatzera zetorren: euskarazko esapide naturalek ez datozela beti
> > bat
> > > gaztelaniazkoekin, eta hori ezin dela hiztegi-kolpez konpondu beti
> > (alde
> > > horretatik, ez zait batere gaizki iruditzen ZEHAZKIk ez ekartzea
> > > gaztelaniazkoen banan-banako ordainik).
> > >
> > > Etxean ahaztu zait atzo halabeharrez irakurri nuen aldizkari bateko
> > > esaldia,
> > > baina honelatsu zioen: "Si están rebajados o si nos hacen un
> > > descuento...".
> > > Bakoitzak bere bertsioa zertu dezake, baina ez ahal da izango (ezta,
> > > Xabier?) "Beheratuta badaude edo beherapen bat egiten badigute...".
> > > (Alegia,
> > > izatekotan, "beherapen" izena dela terminoa, eta ez "beheratu"
> > aditza).
> > >
> > > Azken oharra "merkealdi" hitzaren osaerari eta semantikari buruz, esan
> > > diren
> > > batzuen aurka. "Merkealdi" gaizki osatua bada aditz batean
> > oinarriturik ez
> > > dagoelako, "hitzaldi" ere hiztegitik kendu beharko genuke, besteak
> > beste.
> > > Eta "hitzaldi"k "hitz(en) garaia" esan nahi duenik ere ez dut uste.
> > >
> > > Ez hartu, hala ere, ukoa ukalditzat.
> > >
> > >
> >
> >
> > --
> > Kepa Diegez
> > etnomet.blogspot.com
> >
> >
>
>
> --
>
> Kepa Diegez
> etnomet.blogspot.com
>



--
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago