[itzul] ER: ER: beherapenak

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ast, Eka 29, 13:15:14, CEST 2006


Badirudi -e > -a eta -o > -a aldaketa gertatu izan dela, baina, agian
aspaldi eta gaur egun, ez. Adibidez, luze + tu > luzatu edo asto + kilo >
astakilo. Hala ere, kontraesana sumatzen dut Hiztegi Batuan. "Merketu /
Merkatu" bikotean, "merkatu" gailentzen da eta "Merkealdi / Merkaldi"
bikotean "merkealdi". Eta ahoz, sarritan, bokal harmonia dela-eta, sarritan
"e...a" > "e...e" bihurtzen da, hori dela-eta, beharbada, "merketu",
"luzetu" eta abar.

2006/6/29, Alfontso Mujika <alfon a bildua elhuyar.com>:
>
> Hitza gaur asmatu beharko bagenu, beharbada (tradizioan biak daude,
> jakina,
> merketu/merkatu). Nik ez daukat, dena den, batere argi adjektibotik
> (merke)
> aditzera (merkatu) eta aditzetik izenera (merkaldi) doan itzulinguru
> teorikoak funtzionatzen ote duen euskaldunaren buruan.
>
> Adibidez, 'berde -> berdatu' baina 'more ->moretu' daude Hiztegi Batuan.
> Ez
> zait iruditzen horren ondorio zuzen-zuzena denik 'berdaldi' egin beharra
> (eta ez 'berdealdi'), baina ez nago ziur.
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Kepa Diegez
> Enviado el: jueves, 29 de junio de 2006 12:34
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] ER: ER: beherapenak
>
>
> Barkatu. Ez da "merketu" onartzen.
>
> 2006/6/29, Kepa Diegez <kepa.diegez a bildua gmail.com>:
> >
> > Ados. Oso ona azalpena. Aditzetatik abiaturik, adjektiboek ere badute
> > zeresanik  honelakoetan. Beraz, "merkatu"aditzetik ("merkatu" ez da
> > onartztn) "merkaldi" aterako litzateke, ezta?
> >
> > 2006/6/29, Alfontso Mujika <alfon a bildua elhuyar.com >:
> >
> > > Kepak esana:
> > > <Adjektiboekin? "merkealdi" baizik ez>
> > > <Dena dela, nolabaiteko araua apurtu eta hitza zabaltzen bada,
> aurrera.>
> > >
> > >
> > > Uste dut komeni dela baieztapen horren aurrean zerbait argitzea. Egia
> da
> > > '-aldi' atzizkia izenei eta aditz-oinei eransten zaiela, baina kontuan
> > > hartu
> > > behar da ia edozein adjektibotatik atera daitekeela aditza (beltz ->
> > > belztu), eta, ondorioz, hortik zuzenean lortzen da <<'aditz-oina +
> aldi'
> > > =
> > > 'adjektiboa + aldi'>> ekuazioa (beltzaldi).
> > >
> > > Ez al dago, bada, adjektiboa hitz hauen guztien oinarrian?: ahulaldi,
> > > alaialdi, apalaldi, barealdi, larrialdi, erialdi, nagialdi, okerraldi,
> > > ilunaldi, lasaialdi, motelaldi, idorraldi, estualdi, harroaldi,
> > > saminaldi,
> > > samurraldi...
> > >
> > > Bestalde, bi datu:
> > > 1-'merkealdi' hitza Hiztegi Batuan dago.
> > >
> > > 2- 'merkealdi' hitza Donostiako Udalean itzultzaile egondako Joxean
> > > Agirrek
> > > "asmatu" bide zuela aipatu zuen Karlosek atzo. Orotariko Euskal
> > > Hiztegiaren
> > > arabera, 'merkealdi' hitza Toribio Etxebarriak (1887-1968) jaso zuen
> > > 'Lexicón  del euskera dialectal de Eibar' lanean ("baja de precios"
> > > erdal
> > > ordaina ematen zaio Orotariko Euskal Hiztegian).
> > >
> > > Alfontso Mujika
> > > Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> > >
> > > -----Mensaje original-----
> > > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > > nombre de Kepa Diegez
> > > Enviado el: jueves, 29 de junio de 2006 11:33
> > > Para: ItzuL
> > > Asunto: Re: [itzul] ER: ER: beherapenak
> > >
> > >
> > > Badirudi neuk aipaturikoa ez dela ulertu. Bihoa berriz
> azalpentxoa:  ez
> > > dut
> > > esan "aditza + -aldi" beharko zuenik, baizik eta "izena (edo, izenkia)
> +
> > > -aldi". Eta, nik dakidala "merke" adjektibo edo adberbioa da. Hori
> > > dela-eta,
> > > norbaitek (ez, nik) "merkatzealdi" proposatzen zuen "-aldi"
> atzizkiaren
> > > osatzeari jarraituz. Ildo horretatik honako hauek ditugu: "hitzaldi",
> > > "zinemaldi", "jazzaldi", "beroaldi", "hotzaldi", "denboraldi",
> > > "hizketaldi",
> > > "oporraldi", "eguraldi", "jaialdi"... denak "izena+adjektiboa".
> > > Aditzekin?
> > > "jataldi", "janaldi", "agerraldi", "ekinaldi"... Adjektiboekin?
> > > "merkealdi"
> > > baizik ez. Dena dela, nolabaiteko araua apurtu eta hitza zabaltzen
> bada,
> > > aurrera. Erabilera beti nagusi.
> > >
> > >
> > > El día 29/06/06, Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es > escribió:
> > > >
> > > > >>Izen bat behar du horrek? Bai, baina ez
> > > > >>dakit euskaraz zein izan litekeen. Gaztelaniaz bai: <<saldo>>,
> > > > >> <<oportunidades>>.
> > > >
> > > > Tira ba: "merkealdi" eta "beherapen" sinonimo badira (gustuak
> gustu),
> > > hitz
> > > > bat falta zaigu erdarazko "saldo(s)" horren ordain (ZEHAZKIk, hala
> > > ere,
> > > > "merkaldi" ematen du horretarako ere, "descuento"rako ere
> "beherapen"
> > > > ematen
> > > > duen moduan).
> > > >
> > > > Nik sinesten ez dudana, berriz, hor norbaitek bota duen beste bat
> da:
> > > > prezioak "beheratu" egiten direnik. Hori esateko bada modu bat baino
> > > > gehiago, baina ez dut uste inork halakorik esango lukeenik natural.
> > > > Jakina,
> > > > hor ere gaztelania kalkatu nahi da: bajar-jaitsi (dira)
> > > rebajar-beheratu
> > > > (dituzte).
> > > >
> > > > Halako automatismoei apur bat kontra egiten ez badiegu, aurki osatua
> > > > genuke,
> > > > lehenaz gainera, gaztelaniazko euskara. Gotzonen oharra ere, ustez,
> > > hori
> > > > seinalatzera zetorren: euskarazko esapide naturalek ez datozela beti
> > > bat
> > > > gaztelaniazkoekin, eta hori ezin dela hiztegi-kolpez konpondu beti
> > > (alde
> > > > horretatik, ez zait batere gaizki iruditzen ZEHAZKIk ez ekartzea
> > > > gaztelaniazkoen banan-banako ordainik).
> > > >
> > > > Etxean ahaztu zait atzo halabeharrez irakurri nuen aldizkari bateko
> > > > esaldia,
> > > > baina honelatsu zioen: "Si están rebajados o si nos hacen un
> > > > descuento...".
> > > > Bakoitzak bere bertsioa zertu dezake, baina ez ahal da izango (ezta,
> > > > Xabier?) "Beheratuta badaude edo beherapen bat egiten badigute...".
> > > > (Alegia,
> > > > izatekotan, "beherapen" izena dela terminoa, eta ez "beheratu"
> > > aditza).
> > > >
> > > > Azken oharra "merkealdi" hitzaren osaerari eta semantikari buruz,
> esan
> > > > diren
> > > > batzuen aurka. "Merkealdi" gaizki osatua bada aditz batean
> > > oinarriturik ez
> > > > dagoelako, "hitzaldi" ere hiztegitik kendu beharko genuke, besteak
> > > beste.
> > > > Eta "hitzaldi"k "hitz(en) garaia" esan nahi duenik ere ez dut uste.
> > > >
> > > > Ez hartu, hala ere, ukoa ukalditzat.
> > > >
> > > >
> > >
> > >
> > > --
> > > Kepa Diegez
> > > etnomet.blogspot.com
> > >
> > >
> >
> >
> > --
> >
> > Kepa Diegez
> > etnomet.blogspot.com
> >
>
>
>
> --
> Kepa Diegez
> etnomet.blogspot.com
>
>


-- 
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago