[itzul] Girar al interesado los derechos municipales que al efecto se le liquiden y le sean debidamente notificados
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Mar 28, 10:59:07, CEST 2006
> Girar al interesado los derechos municipales que al efecto se le
> liquiden y le sean debidamente notificados
Nire bi xentimokoa:
1 - «Projimo» batek («el interesado») zer edo zer egin du: ziurrenik,
zerbait eskatu dio udalari edo hark egindako zerbait desegin behar izan
du udalak.
2 - «Projimoak» egindako horren eraginez udalak lanen bat hartu behar
izan du.
3 - Udalak ez du, noski, doan lan egiten, eta lan horren ordain bat
(«los derechos municipales») eskatuko dio «projimoari».
4 - Ordain hori kalkulatu egingo du udalak («se le liquiden») eta
jakinarazi egingo dio («le sean debidamente notificados») «projimoari».
5 - Ordain hori egin beharra bidaliko («girar») dio udalak «projimoari».
Orain itzulpena errazago egin dezakezu, ez?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago