ER: [itzul] 2007 arte

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Mar 30, 10:38:34, CEST 2006


Hala da, bai, baina Euskaltzaindiak ezer esan gabe ere zerbait argitu
daiteke, nik uste.

Esate baterako, "X urtea arte" moldea balekoa balitz "X urtia arte"
ahoskatuko litzatekeela hizkera gehienetan, eta ez dut batere uste hala
denik.

Beraz, "X  urte(r)a arte" dela pentsatu beharko da, hots, "X urtera arte"
baina bokal arteko -r- fonetismoz galduta. Bi dira aukerak, bada, eta ez
hiru: "X urte(ra) arte".

2007 heldu arte, berriz, ez da, nik uste zuzena "2007 arte" zuzenaren
analogia okerrez sortua baizik. Kasu horretan, "heldu" aditzak, "arte"
postposizioak ez bezala, IS bat eskatzen du (urtearen "izena"), eta hori
mugatuan ematekoa da: "X urtea / 2000(. urte)a heldu arte"


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Giltza-I n igo Roque
Bidalia: osteguna, 2006.eko martxoak 30 08:33
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] 2007 arte


Ez nuke hain erraz esango "2007a arte" gaizki dagoenik. Itxura batean,
Euskaltzaindiak ez du araurik eman horren inguruan.

Aikomezan xehetasun batzuk:

http://www.euskaltzaindia.com/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=469

Hurrengo[r(a)] arte

> Zalantza bat sortu zaigu: "hasta llegar el 2007"
>
> 2007a heldu arte
>  ala
> ?
>
> Badakigu 2007 arte ondo dagoela eta 2007a arte gaizki, baina aurrekoarekin
> zalantzatan gaude: "2007 heldu arte" esamoldeak badirudi 2007 pertsona
heldu
> arte adierazten duela. Eta besteak 2007 zenbakia duen autobusa heldu arte.
>
> Ugaitz
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago