ER: ER: [itzul] 2007 arte

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Mar 30, 12:36:07, CEST 2006


Bai, noski. "Hurrengoarte" esaten duenak ez daki nola idaztekoa den hori
formalki.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Giltza-I n igo Roque
Bidalia: osteguna, 2006.eko martxoak 30 11:17
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] 2007 arte


Norberaren oharmenak etxekora jotzen du beti, baina begira zer emaitza
ematen dituen "Ereduzko prosa gaur" atariak, liburuetan soilik arakatuta.

Hurrengo arte: 4 liburu 4 esaldi
Hurrengora arte: 8 liburu 12 esaldi
Hurrengoa arte:  4 liburu 7 esaldi

Fonetismo kontuak atera dituzula eta, gisa berean izan liteke bi "a" horiek
bat egitea, hitz bien arteko mugak ezin bereizteko moduan: "Hurrengorarte",
"hurrengoarte". Unitate foniko bakarra sumatzen da esakune horietan. Hortik
etor liteke nahasbidea ala? Izan liteke.


> Hala da, bai, baina Euskaltzaindiak ezer esan gabe ere zerbait argitu
> daiteke, nik uste.
>
> Esate baterako, "X urtea arte" moldea balekoa balitz "X urtia arte"
> ahoskatuko litzatekeela hizkera gehienetan, eta ez dut batere uste hala
> denik.
>
> Beraz, "X  urte(r)a arte" dela pentsatu beharko da, hots, "X urtera arte"
> baina bokal arteko -r- fonetismoz galduta. Bi dira aukerak, bada, eta ez
> hiru: "X urte(ra) arte".
>
> 2007 heldu arte, berriz, ez da, nik uste zuzena "2007 arte" zuzenaren
> analogia okerrez sortua baizik. Kasu horretan, "heldu" aditzak, "arte"
> postposizioak ez bezala, IS bat eskatzen du (urtearen "izena"), eta hori
> mugatuan ematekoa da: "X urtea / 2000(. urte)a heldu arte"
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Giltza-I n igo Roque
> Bidalia: osteguna, 2006.eko martxoak 30 08:33
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] 2007 arte
>
>
> Ez nuke hain erraz esango "2007a arte" gaizki dagoenik. Itxura batean,
> Euskaltzaindiak ez du araurik eman horren inguruan.
>
> Aikomezan xehetasun batzuk:
>
> http://www.euskaltzaindia.com/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=469
>
> Hurrengo[r(a)] arte
>
>> Zalantza bat sortu zaigu: "hasta llegar el 2007"
>>
>> 2007a heldu arte
>>  ala
>> ?
>>
>> Badakigu 2007 arte ondo dagoela eta 2007a arte gaizki, baina
aurrekoarekin
>> zalantzatan gaude: "2007 heldu arte" esamoldeak badirudi 2007 pertsona
> heldu
>> arte adierazten duela. Eta besteak 2007 zenbakia duen autobusa heldu
arte.
>>
>> Ugaitz
>>
>>
>>
>>
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago