[itzul] teclear

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Maiatza 3, 10:12:11, CEST 2006


Ez dakit zuzenean edo zeharka dagokion gai honi, baina interesgarria
iruditzen zait "jo" aditzaren erabilera jakin bat, "(testu bat) makinaz jo"
esapidean ageri dena. Nik iparraldetik izan nuen horren berri, eta ikusi
dut Ereduzko Prosa Gaur corpusean badirela adibideak. Honako hauek, hain
zuzen:

* Iņaki Aramaio Sarrionandiarekin kartzelan urte asko pasatutako Ondarruko
preso ohia da egun, iurretarrari testuak makinaz jotzen zizkion laguna.
(Hitzak eta giltzak, IŅIGO ARANBARRI)

* Baina paper azpildu mordoxka atera zuen jakatik, asteko partilan
billeteak zenbatzen zituenean bezalaxe atximurkatuz Falangearen bost geziak
zeuzkan agiria atera zuen, huraxe irakurtzen utzi ninduen Untzaga plazaren
erdian esbirro hark, nire izena makinaz joa bertan. (Sua nahi, Mr.
Churchil?, KOLDO IZAGIRRE)

*-Honako hau ekarri ziguk lagunak, gaizki iruditzen ez bazaik... -esan zuen
Roman seinalatu, eta nik arestian makinaz jotako papera erakutsiz. (Gerezi
Denbora, INAZIO MUJIKA IRAOLA).

Patxi

>Orain hamabost urte-edo entzun nion nik Jesus Mari Agirre zerrendakideari
>'jo teklia' aurreneko aldiz, eta hainbeste eta gehixeago ere badakiela
>iruditzen zait Jesus Mari Agirrek.
> Bistan dago 'tekla jo'k ez duela 'teclear'en adiera guztiak itzultzeko
>balio. Dena dela, oso arriskutsua da  zenbait sasi-jakintsuren kontu
hori>,
>alegia halako ('tekla jo') gaizki dago eta bestelako ('sakatu') dago ondo.
>Nire ustez, ezjakinaren kontuak dira horiek!
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago