[itzul] Herrien izen ofizial elebidunak

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 4, 12:43:23, CEST 2006


Euskaltzaindiaren 141. arauak (141 Herri-izenak: hurrenkera eta zeinu
grafikoen erabilera) horretaz dihardu, besteak beste. Hona hemen:

<<<
Honen guztiaren ondorioz, herri-izenen hurrenkeraz eta jarri beharreko zeinu
grafikoez hau da Euskaltzaindiaren araua:
1) Herri batek euskaraz izen bat eta erdaraz beste bat duenean, bi izenak
elkarrekin erabili behar direnean zehar-marra (/) baten bidez bereizirik
jarriko dira, adibidez, izendegi, zerrenda, seinale eta antzekoetan:
Agurain / Salvatierra (A), Areatza / Villaro (B), Baiona / Bayonne (L),
Barkoxe / Barcus (Z), Doneztebe / Santesteban (NG), Donostia / San Sebastián
(G), Izura / Ostabat (NB)...
Euskarazko testu jarraituetan, ordea, emandako bi izen horietatik euskarari
dagokiona soilik hartuko da, esaterako:

Aguraindik etorriko gara; Areatzari mesede handia egingo dio enpresa horrek;
Baionan erosi dugu etxea; Piarres Topet "Etxahun" koblakaria Barkoxeko semea
zen; Donezteberaino heldu ziren ibilgailu zahar horrekin; Donostiara
hurbilduko zaitugu; Izurak ez du hazkunderik izan azken urteotan...
>>>

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Aitziber Eizagirre Arín
Enviado el: jueves, 04 de mayo de 2006 12:20
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Herrien izen ofizial elebidunak


Euskal Herriko herrien izen ofizialak erabili behar ditugu liburu batean,
bai testu barruan bai zerrendetan, bai euskarazko bertsioan bai
gaztelaniazkoan.
Herrien izen ofizialak elebidunak direnean eta marratxoarekin idazten
direnean, ez dakigu nola jokatu. Adibidez, Donostia-San Sebastian,
Vitoria-Gasteiz...
IVAPeko bi estilo-liburuetan, hau da "Libro de estilo del IVAP" eta "IVAPeko
estilo-liburua" liburuetan kontraesana aurkitu dugu:
"Libro de estilo del IVAP"ek hau dio 363. orrialdean:
NOMBRES OFICIALES DE LOS MUNICIPIOS DE LA CAV
1. Si el nombre del municipio es bilingüe con guión de separación,
escribiremos el nombre completo, tanto en los textos en euskera como en los
textos den castellano.
"IVAPeko estilo-liburua"k, berriz, hau dio 85. orrialdean, "Donostia" eta
"Vitoria-Gasteiz" sarreretan:
Data jartzerakoan, izenburuetan, zerrendak egiterakoan eta abarretan
"Donostia-San Sebastián" "Vitoria-Gasteiz" erabiliko dugu.
Testu barruan (euskaraz, noski), " Donostia" "Gasteiz" bakarrik:
Donostiaren, Gasteizko...


Ea inork lagun diezaguken. Eskerrik asko aldez aurretik.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago