[itzul] Biandizko, Bianditzeko?
Alberto Martinez de la Cuadra
acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Or, Maiatza 5, 09:36:21, CEST 2006
"Biandizko (erreka)" behar du Nafarroako toponimia ofizialeko datu
basearen arabera:
http://tinyurl.com/fhq88
Beste alde batetik, Euskaltzaindiak hau dio ("Toponimia txikia arautzeko
irizpideak", Euskera aldizkaria):
"Txistukari afrikariz ('-tz' eta '-ts'-z arruntean) amaitzen diren
espezifikoei leku genitiboaren hondarkia maiz zuzenean eransten zaie,
hau da, 'Oskotz' eta 'Oskozko' esaten da, ez 'Oskotzeko'. Honelakoetan
euskaraz ohikoena, adibidean ikusten den bezala, afrikaria frikari
bilakatzea da ('Alaitz' eta 'Alaizko iturria', Uharte-Arakilen,
'Ostokaitz' eta 'Ostokaizko etxeazpia' Gaintzan); joera hau zaharra da
eta dokumentazioa kontra mintzo ez bada, ontzat hartu behar dela uste
dugu.
Badira, halaber, ondoa herskari ahoskabea izanagatik afrikaria
atxikitzen duten toponimoak.
Adib. 'Okorraitz' eta 'Okorraitzko kaskoa'; 'Sollatsko kalparra'
(Gaintza)."
Alberto
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago