[itzul] Biandizko, Bianditzeko?
Iņigo Errasti Aranbarri
errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Or, Maiatza 5, 09:41:14, CEST 2006
Arrazoi duzu, Jon (sarri-sarri gertatzen den legez), eta ni ez naiz konturatu Miarritze-n kontu horrekin, bi aldiz pentsatu gabe idaztea zer den!
Iņigo
-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: viernes, 05 de mayo de 2006 9:20
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Biandizko, Bianditzeko?
Biak dira zuzenak. Zarautz/Zaurauzko parearen indarraren puruz -zko ari da zabaltzen -tzeko formaren kaltetan, berdintsu Eibarko Eibarrekoren kaltetan (toki horietako erabilerak alde, gainera). Baina *Miarrizko ez da zuzena, ez baita kasu bera: Miarritze > Miarritzeko, baina Biarritz > Biarrizko, Biarritzeko. Hemen izenaren berezko -e amaieraren oihartzunagatik izango ditu agerraldi gehiago -e duen formak. Beharbada.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Iņigo Errasti Aranbarri
Enviado el: viernes, 05 de mayo de 2006 8:47
Para: gotzonegia a bildua gmail.com; ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Biandizko, Bianditzeko?
Egunon (berriz), Gotzon:
Bertakoek esaten dutena esaten dutela (errespetu osoz), eta goizeko ordu hauetan erabat tontotuta ez banago (hala bada, esan), ez dakit Biandizko "beharko" lukeen. Googlen bertan begiratzen baduzu Miarritz/Biarritz, kasurako, begira zer ematen duen: Miarrizko 3, Miarritzeko 898; Biarrizko 340, Biarritzeko 602.
Dena dela, -e- epentetiko hori ez dut uste okerra denik, ezta? EGLUn (lehenengoan), toki-izenen deklinabideari buruzko adibideak hiru dira: Eibar, Bilbo eta Donostia. Bada, Eibar (ez dakit zuzena den, baina nik horren parekotzat hartzen ditut kontsonantez bukatzen diren guztiak, nahiz eta -tz bukatuta, moldatze fonetikoa egiten dugun) deklinatzeko honako forma hauek ematen ditu: Eibar(re)ko, Eibar(re)tik, Eibar(re)ra(t)...
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago