[itzul] RE: Biandizko, Bianditzeko?//ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 5. zenbakia

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Or, Maiatza 5, 12:13:50, CEST 2006


Arbizuk esan du:
"Nite aitaginarreba zenak ez zuen esaten "Larrazabalgo", "Larrazabaleko"
baizik, eta horrela beste kasu batzuetan."

Baliteke zure aitaginarreba zenak, nominatiboan, 'Larrasabale' esatea,
izan ere, mendebaldean, "deklinabidea eranstean kontsonantez amaitutako
leku izenekin -e epentetiko bat jaso ohi da NONGO, NONDIK eta NORA-
kasuetan. Bada, honen ondorioz, NOR kasuan ere -e horrekin erabiltzen
hasi dira: Zubizabal > Zubizabale eta Goikogana > Goikogane aldaketak
eginik".
Ik.: http://tinyurl.com/roo6p

Beraz, 'Larrazabaleko' 'Larrazabale' formatik badator, fenomeno hori
desberdina da eta ezin pareka daiteke 'Zarautzeko' formarekin.

Alberto



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago