[itzul] RE: Biandizko, Bianditzeko?//ItzuL Mezu-Bilduma,24 bilduma, 5. zenbakia

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Maiatza 5, 12:25:36, CEST 2006


Oso hausnarketa interesgarria Albertorena, baina arrautza ala oiloa... (kreazionistentzat oiloa) :)

Nola gertatu da?
Larrazabal > Larrazabale > Larrazabaleko
Ala
Larrazabal > Larrazabaleko > Larrazabale

Nik bigarrena dela esango nuke. Leioan bada Mendibil(e) auzoa. Herrian denek euskaraz nahiz erdaraz Mendibile esaten dute, baina Euskaltzaindiak eta ofizialki Mendibil jarri diote oraintsu. Azentua ere aldatzen denez (Mendibíle vs. Mendíbil) auzia ez da huskeria. 

Amaierako -e horri buruz hausnarketa-protesta bat hemen:
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/23512/match=aketx

"XVII. mendean agertu zen lehen aipamena Akeatxe formarekin. Harrezkero,
Akatx, Aketx, Akatxe eta Aketxe formak erabili izan dira. Bermeon Akatx(e)
edo Akatz esaten dute (Ákatx). Bitor Uriartek eta bere taldeak hil honetan
emango ei dute amaitutzat bertako toponimia-lana, eta Akatxe forma
proposatzekotan dira. Baina (Akademiarekin topo, Santso laguna),
Euskaltzaindiak ez ei die onartu nahi azken -e amaiera: edo kendu edo -a
amaitu (Gaztelugatxe ere aldatu nahi omen dute), beraz Akatx edo Akatxa
jartzera behartuta egongo ote diren susmoa... Toponimia-talde honen kexa da
Iparraldean -e amaierak onartzen dituztela (Urepele, Donazaharre eta abar),
baita jatorriz artikulu direnean ere, eta zergatik ez Bizkaian."

Bestalde 'Madrileko' eta 'Pariseko' esaten dugu mendebalde honetan, baina 'Madril' eta 'Paris', -e barik.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alberto Martinez de la Cuadra
Enviado el: viernes, 05 de mayo de 2006 12:14
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] RE: Biandizko, Bianditzeko?//ItzuL Mezu-Bilduma,24 bilduma, 5. zenbakia

Arbizuk esan du:
"Nite aitaginarreba zenak ez zuen esaten "Larrazabalgo", "Larrazabaleko"
baizik, eta horrela beste kasu batzuetan."

Baliteke zure aitaginarreba zenak, nominatiboan, 'Larrasabale' esatea,
izan ere, mendebaldean, "deklinabidea eranstean kontsonantez amaitutako
leku izenekin -e epentetiko bat jaso ohi da NONGO, NONDIK eta NORA-
kasuetan. Bada, honen ondorioz, NOR kasuan ere -e horrekin erabiltzen
hasi dira: Zubizabal > Zubizabale eta Goikogana > Goikogane aldaketak
eginik".
Ik.: http://tinyurl.com/roo6p

Beraz, 'Larrazabaleko' 'Larrazabale' formatik badator, fenomeno hori
desberdina da eta ezin pareka daiteke 'Zarautzeko' formarekin.

Alberto



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago