[itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 7. zenbakia

Ander Altuna zuzentzailea a bildua ueu.org
Al, Maiatza 8, 12:56:05, CEST 2006


Kontu horietaz, interesgarria da Irune Allika Azpeitia filologoak 
/Uztaro/ aldizkarian (56. zk.) idatzitako artikulua: "Artikulua eta 
bokal paragogikoa Bermeoko leku-izenen corpusaren azterketatik abiatuta".


Arbizu Barona, Víctor(e)k dio:

>Aupa, Alberto!
>
>	Esan, "Larrazabal" esaten zaio, eta horrela esaten zion Laudioko
>auzo honi. Azkar eta buruz ari banaiz ere, nik ezagutzen ditudan kasutan ez
>da izaten epentesia, beste fenomeno fonetiko baizik. Deklinabidearen
>eraginez, Arana zena, Arane bihurtzen da, Goikogana zena, Goikogane...
>
>	Pozten naiz oharragatik. Begiratuko dut.
>
>	Agur bero bat
>
>	
>
>	
>  
>
>>----------
>>De: 	itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
>>Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
>>Enviado el: 	viernes 5 de mayo de 2006 13:22
>>Para: 	itzul a bildua postaria.com
>>Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 7. zenbakia
>>
>>
>>
>>Message: 3
>>Date: Fri, 5 May 2006 12:13:50 +0200
>>From: "Alberto Martinez de la Cuadra" <acuadra a bildua zamudiokoudala.net>
>>Subject: RE: [itzul] RE: Biandizko, Bianditzeko?//ItzuL Mezu-Bilduma,
>>	24 bilduma, 5. zenbakia
>>To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>>Message-ID:
>>	
>><6F371FD4DE895441BA375477FC7DFF0309EE85 a bildua zamudiomail.zamudioudala.intranet.
>>com>
>>	
>>Content-Type: text/plain;	charset="us-ascii"
>>
>>Arbizuk esan du:
>>"Nite aitaginarreba zenak ez zuen esaten "Larrazabalgo", "Larrazabaleko"
>>baizik, eta horrela beste kasu batzuetan."
>>
>>Baliteke zure aitaginarreba zenak, nominatiboan, 'Larrasabale' esatea,
>>izan ere, mendebaldean, "deklinabidea eranstean kontsonantez amaitutako
>>leku izenekin -e epentetiko bat jaso ohi da NONGO, NONDIK eta NORA-
>>kasuetan. Bada, honen ondorioz, NOR kasuan ere -e horrekin erabiltzen
>>hasi dira: Zubizabal > Zubizabale eta Goikogana > Goikogane aldaketak
>>eginik".
>>Ik.: http://tinyurl.com/roo6p
>>
>>Beraz, 'Larrazabaleko' 'Larrazabale' formatik badator, fenomeno hori
>>desberdina da eta ezin pareka daiteke 'Zarautzeko' formarekin.
>>
>>Alberto
>>
>>
>>
>>    
>>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago