[itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 10. zenbakia
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
As, Maiatza 9, 14:12:52, CEST 2006
Eguerdi on!
Bote lasterrean. Une hartan "Larrazabal"en kasua jarri banuen ere,
geroago gogoratu nuen beste bat -Zaratutz-en parekoa- jartzea izan zen nire
hasierako asmoa: Orozkon, badago "Garailatz" deitutako tokia, eta horrela
esaten diote nominatiboan. Inguru hartako baserriez galdetuz gero, esango
dizute "Etxebarri, Azkarai, Arane, Garailatz, Garai...".
"Garailatz"en bizi denari, "....Garailatzekoa" esaten diote.
Agur bero bat,
Bittor ----------
> De: itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: martes 9 de mayo de 2006 11:17
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 10. zenbakia
> Message: 6
> Date: Mon, 08 May 2006 12:56:05 +0200
> From: Ander Altuna <zuzentzailea a bildua ueu.org>
> Subject: Re: [itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 7. zenbakia
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <445F23C5.8000904 a bildua ueu.org>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed
> Kontu horietaz, interesgarria da Irune Allika Azpeitia filologoak
> /Uztaro/ aldizkarian (56. zk.) idatzitako artikulua: "Artikulua eta
> bokal paragogikoa Bermeoko leku-izenen corpusaren azterketatik abiatuta".
> Arbizu Barona, Víctor(e)k dio:
> >Aupa, Alberto!
> > Esan, "Larrazabal" esaten zaio, eta horrela esaten zion Laudioko
> >auzo honi. Azkar eta buruz ari banaiz ere, nik ezagutzen ditudan kasutan
> ez
> >da izaten epentesia, beste fenomeno fonetiko baizik. Deklinabidearen
> >eraginez, Arana zena, Arane bihurtzen da, Goikogana zena, Goikogane...>
> > Pozten naiz oharragatik. Begiratuko dut. Agur bero bat
> >>----------
> >>De: itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> >>Responder a: itzul a bildua postaria.com
> >>Enviado el: viernes 5 de mayo de 2006 13:22
> >>Para: itzul a bildua postaria.com
> >>Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 7. zenbakia
> >>Message: 3
> >>Date: Fri, 5 May 2006 12:13:50 +0200
> >>From: "Alberto Martinez de la Cuadra" <acuadra a bildua zamudiokoudala.net>
> >>Subject: RE: [itzul] RE: Biandizko, Bianditzeko?//ItzuL Mezu-Bilduma,
> >> 24 bilduma, 5. zenbakia
> >>To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> >>Message-ID:
> >><6F371FD4DE895441BA375477FC7DFF0309EE85 a bildua zamudiomail.zamudioudala.intrane
> t.
> >>Content-Type: text/plain; charset="us-ascii"
> >>Arbizuk esan du:
> >>"Nite aitaginarreba zenak ez zuen esaten "Larrazabalgo", "Larrazabaleko"
> >>baizik, eta horrela beste kasu batzuetan."
> >>Baliteke zure aitaginarreba zenak, nominatiboan, 'Larrasabale' esatea,
> >>izan ere, mendebaldean, "deklinabidea eranstean kontsonantez amaitutako
> >>leku izenekin -e epentetiko bat jaso ohi da NONGO, NONDIK eta NORA-
> >>kasuetan. Bada, honen ondorioz, NOR kasuan ere -e horrekin erabiltzen
> hasi dira: Zubizabal > Zubizabale eta Goikogana > Goikogane aldaketak
> >>eginik".>>Ik.: http://tinyurl.com/roo6p
> >>Beraz, 'Larrazabaleko' 'Larrazabale' formatik badator, fenomeno hori
> >>desberdina da eta ezin pareka daiteke 'Zarautzeko' formarekin.>Alberto
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago