[itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 24 bilduma, 10. zenbakia

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
As, Maiatza 9, 15:00:36, CEST 2006


Orozko ondoan Zeberio dago. Har dezagun Juan Manuel Etxebarriak prestatutako "Gorbeia inguruko Etno-Ipuin eta Esaundak" liburua.

Pasarte bitan hau esaten digu:

"Ori, Juaniko _Zabaleko_ defuntua daukat entzunda izan zala". (64. or.)
"Zuk zeuk be ez zendun topadu ba eun erleko gorri bat e an _Zabaleko_ etxe ostean?" (91. or.)

Beste pasarte bitan, beste hau:

"Izan ziran Felis Artxiki defuntua, eta, Akiñao defuntua eta, Santi _Zabale_ defuntua izan ziran." (69. or.)
"Azkenean Santi _Zabale_ defuntuak il euan" (69. or.)

Lehenengo pasarte bietako 'Zabaleko' horiek zer dira? 

- Zabal + -e- epentetiko + -ko atzizkia?

ala

-Zabale (-e paragogikoarekin) + -ko atzizkia?

Horregatik esan nuen lehengo egunean mendebalean "Sabaleko" entzunez gero, jakin egin behar dela oinarrian zer dagoen, 'Zabal' nahiz 'Zabale' izan baitaiteke; 'Zabale' izanez gero, 'Zabaleko' eta 'Zarautzeko' ez dira fenomeno beraren emaitza; 'Zabaleko' horretan bada beste zerbait.

Alberto



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago