[itzul] polizia, romani hizkuntzaz

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Maiatza 10, 14:44:48, CEST 2006


Ijitoen hizkuntzaz (erromintxela, romaní, kaló) poliziari nola esaten 
zaion inork badaki?

K. Izagirrek, "Agirre zaharraren kartzelaldi berriak" liburuan, 
"txukela" erabili zuen, baina hitz hori "txakurra" esatekoa da, lau 
hankaduna alegia.

Interneten ibili naiz, glosario baten bila, baina ez dut zorterik izan.

Inork laguntzerik balu, estimatuko nioke.

X.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago