[itzul] RE: Fw: Mayoría simple; mayoría relativa

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Maiatza 18, 10:37:44, CEST 2006


Gehiengo soila (arrunta, erlatiboa...?) aldekoak aurkakoak baino gehiago izatea da.
Gehiengo osoa (absolutua...?) kideen erdiak baino gehiago alde izatea da (EZ erdia gehi bat, sarritan txarto esaten den bezala).
Gehiengo berezia (kualifikatua...?) gehiengo osoa baino gehiago, aurretiaz ezarrita dagoen ehuneko bat (kideen bi herenak, hiru laurdenak...) gutxienez, alde izatea da.

Jon


> Elhuyarrek biak berdintzat hartzen ditu. RAEn 'mayoría relativa' 
> agertzen da baina ez 'mayoría simple'. Vilkipedian aldiz bigarren hau 
> azaltzen da 'mayoría ordinaria' ere esaten zaiola adieraziz. Gauza 
> bera esateko hainbeste izen al daude ala badago batetik besterako 
> alderik? Norbaitek baldin badaki eskertuko nuke argibideren bat.
>
>  Laxaro





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago