[itzul] Fw: Mayoría simple; mayoría relativa
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Maiatza 18, 10:15:09, CEST 2006
Aldeak ez daude hiztegietan zehaztuta. Ezin. Erakunde batek erabaki
dezake, bere ebazpenetarako, halako edo holako gehiengoa behar dela
(kideen erdia gehi bat, daudenen erdia gehi bat, daudenen artean ezezko
baino baiezko gehiago, eta abar), eta horri izen bat eman, modu
arbitrarioan.
Normalena, gehiengo soila/osoa bereiztea da, besterik gabe.
X.
El 18/05/2006, a las 10:10, L. Azkune escribió:
> Atzo egin nahi izan nuen galdera da baina gaur ere estimatuko nuke
> inork erantzungo balu.
>
> Elhuyarrek biak berdintzat hartzen ditu. RAEn 'mayoría relativa'
> agertzen da baina ez 'mayoría simple'. Vilkipedian aldiz bigarren hau
> azaltzen da 'mayoría ordinaria' ere esaten zaiola adieraziz. Gauza
> bera esateko hainbeste izen al daude ala badago batetik besterako
> alderik? Norbaitek baldin badaki eskertuko nuke argibideren bat.
>
> Laxaro
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago