[itzul] Jaurlaritzakoentzako galdera

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Maiatza 18, 10:54:13, CEST 2006


Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza

Hala omen da, baina:
'Kontsumo (Segurtasuneko) eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza'
ulertu beharko genuke, ezta?. Hori ez gertatzeko:
'Kontsumoko eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza' idatzi beharko
genuke. Zer deritzozue?

Itzulpenetan (eta bestela ere bai), hitzak bata bestearen jarraian
zerrendatzen direnean, azkenari jar dakioke deklinabidea, aurrekoak
deklinatu barik utzita. Baina denei dagokien deklinabidea dakarren azken
hitzaren aurretik (eta zerrendatutako gainerakoen ondoren edo tartean)
beste deklinabide bat daukan hitza edo elkarketa hitza sartzen denean,
zerrendatutako hitz guztiak dagokien atzizkiarekin jartzea hobe da.

Jon Agirre






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago