[itzul] Jaurlaritzakoentzako galdera

L. Azkune laxaro a bildua sjloyola.org
Ast, Maiatza 18, 11:08:56, CEST 2006


Eskerrik asko erantzun didazuten guztioi. Gehiengoetan nahiko argi dago 
soila/osoa erabiltzen dela nagusiki eta 'dimisoria' bere horretan erabili 
beharko dut.
Laxaro
----- Original Message ----- 
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, May 18, 2006 10:54 AM
Subject: Re: [itzul] Jaurlaritzakoentzako galdera


> Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza
>
> Hala omen da, baina:
> 'Kontsumo (Segurtasuneko) eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza'
> ulertu beharko genuke, ezta?. Hori ez gertatzeko:
> 'Kontsumoko eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza' idatzi beharko
> genuke. Zer deritzozue?
>
> Itzulpenetan (eta bestela ere bai), hitzak bata bestearen jarraian
> zerrendatzen direnean, azkenari jar dakioke deklinabidea, aurrekoak
> deklinatu barik utzita. Baina denei dagokien deklinabidea dakarren azken
> hitzaren aurretik (eta zerrendatutako gainerakoen ondoren edo tartean)
> beste deklinabide bat daukan hitza edo elkarketa hitza sartzen denean,
> zerrendatutako hitz guztiak dagokien atzizkiarekin jartzea hobe da.
>
> Jon Agirre
>
>
>
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago