[itzul] Euskalbar 1.4. Iruzkinak

Kudeaketa kudeaketa a bildua hori-hori.com
Ast, Maiatza 18, 11:17:52, CEST 2006



Euskalbartarrok:



'Euskalbar' (1.4 bertsioa) erabiltzen dut, eta uste dut tresna egokia dela, hartara arin ohitu eta hura faltaz gero laster faltan botatzeko modukoa. Hala ere, hiruzpalau iruzkin egin nahi nituzke horretaz:

 

1. 'Itzul'ek ez du bilaketarik egiten hitzean tileta jarriz gero. Berbarako, 'transacción' jartzen baduzu, ez dizu ezer aurkituko; 'transaccion' jarrita, ordea, bai. Hori Elhuyarrekin ere jasotzen zen aurreko 1.1. bertsioan. Kontua da tiletarekin zein tiletik gabe hiztegi zerrenda osoan berba bera aurkitzeko gai izan behar duela aplikazioak.



2. Lehenagoko hobetze batean Elhuyar hiztegiaren atalean ezkerreko barra erantsi zen -hain zuzen ere tiletaren arazoa konpontzeko eta bide batez-. Ona izango litzateke Euskaltermen eta 3000 hiztegian ere bilaketak bertatik egiteko barra (edo zutabe) egokiak (berez dauzkatenak) pantailan agertzea, bilaketak findu, zehaztu eta errazago egite aldera, barratik kanpo laster-marketara joan behar ez izateko. Adibidez, Euskalterm osoan egin behar dira bilaketak, makinari ezin baitiezaiokezu esan 'informatika' atalean edo 'ekonomia' atalean soilik bilatzeko.



3. Hiztegien ordena. Niri berdin zait barran zein hiztegi dagoen lehenengo, bigarren, hirugarren... Kontua da 'intro' eginez gero ez zaiola orain barran agertzen den ordenari jarraitzen, 3000 hiztegira joaten baita zuzenean, hiztegi lehenetsia izango balitz bezala. 3000 hiztegia hasierara ekarri edo bestela Euskaltermekoa izan dadila 'intro' emanez gero ateratzen den lehen emaitza, barran lehena delako (itzultzaileok gehien erabiltzen ditugun hiztegien gaineko estatistika ateratzea ere ez litzateke txarto etorriko, ordena ezartzeko ere, baina, noski, hori beste kontu bat da, aplikazio honetan sartzen ez dena).

 

Lehen ere esana dut: horiek guztiak gorabehera, 'Euskalbar' tresna erabilgarria da oso. Lastima beste nabigatzaile batzuetarako ere ez gaitzea (zeren, gureak gure, jende asko ari baita Explorer, Opera. eta beste marka batzuekin lanean).

 



Ondo izan.

 


Kepa.


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago