[itzul] Euskalbar 1.4. Iruzkinak

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Maiatza 18, 14:18:17, CEST 2006


> 'Euskalbar' (1.4 bertsioa) erabiltzen dut, eta uste dut tresna egokia
> dela, hartara arin ohitu eta hura faltaz gero laster faltan botatzeko
> modukoa. Hala ere, hiruzpalau iruzkin egin nahi nituzke horretaz:

Orduan, bagara bi, gutxienez. Oso tresna ederra eta ongi egina, bai horixe!

> 1. 'Itzul'ek ez du bilaketarik egiten hitzean tileta jarriz gero.
> Berbarako, 'transacción' jartzen baduzu, ez dizu ezer aurkituko;
> 'transaccion' jarrita, ordea, bai. Hori Elhuyarrekin ere jasotzen zen
> aurreko 1.1. bertsioan. Kontua da tiletarekin zein tiletik gabe
> hiztegi zerrenda osoan berba bera aurkitzeko gai izan behar duela
> aplikazioak.

Ez nuke esango zenbatean den Euskalbarren akatsa eta zenbatean 
Gmane.org-ren bilaketa tresnaren muga. Tresna hori ingelesez dago 
pentsatua eta egina, eta egingo nuke ez duela tiletarik onartzen. 
Adibidez, «línea» galdetuta, badirudi «l», «ll» eta «l'» soilik bilatzen 
duela, horregatik hainbeste emaitza. Aldiz, «linea» galdetuta, berdin 
aurkituko ditu «linea» eta «línea».

> 2. Lehenagoko hobetze batean Elhuyar hiztegiaren atalean ezkerreko
> barra erantsi zen -hain zuzen ere tiletaren arazoa konpontzeko eta
> bide batez-. Ona izango litzateke Euskaltermen eta 3000 hiztegian ere
> bilaketak bertatik egiteko barra (edo zutabe) egokiak (berez
> dauzkatenak) pantailan agertzea, bilaketak findu, zehaztu eta
> errazago egite aldera, barratik kanpo laster-marketara joan behar ez
> izateko. Adibidez, Euskalterm osoan egin behar dira bilaketak,
> makinari ezin baitiezaiokezu esan 'informatika' atalean edo
> 'ekonomia' atalean soilik bilatzeko.

Guztiz ados.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago