[itzul] Hijo ilustre
Nagore Etxebarria
nagore.labayru a bildua euskalnet.net
As, Maiatza 23, 02:14:45, CEST 2006
>> "Azkoitiko erri gozatsuan jaio izan dira seme argidotar anitz arma
>> eta letraetarako. Ib. 455" "Okendo edo Legazpi, naiz beste onelako
>> euskal-herriko seme argidotar baten egikera otzandikoren bat (Don,
>> 1879). JFlor." "Marques del Riscal gizon ardidotarrak. Sor Emigr 121"
>
> «Argidotar» hitza XIX. mendearen hondarretako eta XX. mendearen
> hasierako testuetara mugatzen dela esango nuke. Beste neologismo askok
> bezala, ez zuen arrakastarik izan (ez galdetu zergatik, hizkuntzaren
> kapritxoak dira horiek).
>
> Hitz zaharkitutzat joko nuke, eta gainetik ez da Hiztegi Batuan ageri.
>
> Hobe «ospetsu» edo gisakoren bat erabiltzea.
Konforme nago. Eskerrik asko zeuri ere, Gotzon.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago