[itzul] Hijo ilustre
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Maiatza 22, 14:38:59, CEST 2006
> "Azkoitiko erri gozatsuan jaio izan dira seme argidotar anitz arma
> eta letraetarako. Ib. 455" "Okendo edo Legazpi, naiz beste onelako
> euskal-herriko seme argidotar baten egikera otzandikoren bat (Don,
> 1879). JFlor." "Marques del Riscal gizon ardidotarrak. Sor Emigr 121"
«Argidotar» hitza XIX. mendearen hondarretako eta XX. mendearen
hasierako testuetara mugatzen dela esango nuke. Beste neologismo askok
bezala, ez zuen arrakastarik izan (ez galdetu zergatik, hizkuntzaren
kapritxoak dira horiek).
Hitz zaharkitutzat joko nuke, eta gainetik ez da Hiztegi Batuan ageri.
Hobe «ospetsu» edo gisakoren bat erabiltzea.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago