[itzul] comienza el espectáculo

Agurtzane Mallona amallona a bildua euskal.deusto.es
As, Maiatza 23, 11:27:37, CEST 2006


Egun on guztioi:
Ez dakit inork "All that jazz" filma ikusita duen. Memoriak huts egiten 
ez badit, horkoa da goian jarri dudan esaldia. Ez dakit filma eta 
esaldia itzulita dauden, baina onartuko nituzke zati hori emateko 
proposamenak. Nire testuinguruak ez dauka zerikusirik zine edo 
antzerkiarekin, kirolarekin baizik. Hain zuzen ere, aisiari buruzko 
artikulu bateko izenburu batean ageri zait: "Comienza el espectáculo, 
deportivo" (sic).
Eman diezadakezuen laguntza oro ongi etorria izango da. Mila esker 
aldez aurretik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago