[itzul] añorgarra / añorgatarra
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Maiatza 24, 09:47:07, CEST 2006
Nik uste dut Euskaltzaindiak kasu askotan modu bi hartzen dituela (ondarrutar/ondarroar), batean bertakoek edo ingurukoek erabiltzen dutena, eta beste forman edozein euskaldunek bertakoen berri jakin gabe aterako lukeena. Hori gertatzen da, behintzat, Bizkaiko herri askotako herritarren izenekin: leioztar/leioar, billaroztar/areatzar, dimoztar/dimar, galdakoztar/galdakar eta abar, baita Iparraldeko baiones/baionar eta beste batzuk ere.
Nork esan dezake Leioakoak leioarrak ez direnik? Leioan ere ez duzu aurkituko, Ondarroako kasuan bezala, leioar esaten duenik. Baina, demagun, Urnietako euskaldun batek nola aterako luke Leioakoen jentilizioa?
Hortaz, baliteke añorgatar/añorgar ere antzekoa izatea. Azterketa sakonagorik ezean, esan dezakegu -a amaierakoek erraz hartzen dutela -(a)r amaiera herritarra izendatzeko, nahiz eta ez beti. Orduan, Laudioko batek añorgarra esanik, txarto esaten duela esan liteke? Bertakoek añorgatar esaten badute, hori zuzena dela ziurra da. Baina añorgar txarto dagoela... Edo bai.
Ez dakit zerikusirik duen baina Añorgak bezala -orga amiera duen Morga herrikoak morgarrak dira. Mikel Gorrotxategik arrazoia: herritar izenen zerrenda poltsikoan hartuta ibili behar Euskal Herrian barrena, jentilizioak zuzen erabiltzeko.
Jon Agirre
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon
Enviado el: miércoles, 24 de mayo de 2006 8:54
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] añorgarra / añorgatarra
Añorgar, añorgatar... Bien arteko aukera egin behar izate horrek baditu paradoxa xelebreak, nolabait esatearren. Nik aurreko batean "añorgar" bota nuen Euskaltzaindiaren testu batean horixe agertzen zelako hain zuzen ere, baina ez da lehenengo aldia izango Euskaltzaindiak bat aukeratu eta herri horretako zein inguruko herrietako euskal hiztunek kontrakoa erabiltzen dutela, eta Euskaltzaindiak aukeratutakoa sarri arrotz egiten zaiela.
Horren adibide argia "ondarroar" litzateke, Euskaltzaindiak horixe hautatu baitu Ondarroako herritarra adierazteko, eta kostatuko zaio Euskaltzaindiari (herri horretan luzaro bizi izan den Andres Urrutia euskatzainburuari berari ere) Ondarroan "ondarroar" esaten duenik aurkitzea, bertan "ondarrotar/ondarrutar" esaten delako. Nahiko nuke jakin, baina, zertan oinarritu den Euskaltzaindia "ondarroar" esan behar dela erabakitzeko.
Ez dakit "añoargar" horren bidea antzekoa izango den, baina litekeena da.
Jose Ramon Egiluz, itzultzailea
Oharra: "Xuxen"ek ere txartzat ematen ditu "ondarroar" zein "ondarrotar", "ondarrutar" baino ez du onartzen eta.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 23 de mayo de 2006 17:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] añorgarra / añorgatarra
> Nik esango nuke añorgatarrak garela eta izan garela, hala diote aurreko
> belaunaldikoek ere, eta gainera Googlen bilaketa eginda, añorgarra askoz
> gutxiago agertzen da añorgatarra baino. Kontuan hartzeko, ordea, bilaketak
> topatutako kasuetan, euskaraz ari den gehienetan añorgarra proposatzen
> duela, eta espainieraz, ordea, añorgatarra.
Hitz egin dut Añorgako adiskidearekin eta, oro har, berak «añorgatar»
hobetsi dit, baina Ritxi Lizartzak nabarmendutakoak hor daude. Galdera
egin dudanean, horrexegatik egin dut hain zuzen: bat-batean
«añorgatarra» atera zait, baina Interneten galdetuta, ohartu naiz
euskarazko testuetan nagusi dela «añorgar». Alabaina, Ereduzko prosan ez
da «añorgar»-ik ageri, eta «añorgatar» bakarra...
Euskaltzaindiarenean zertxobait gehiago arakatuta, Jagoneteko erantzun
bat ageri da, 2001ekoa, «Herritarren izenen atzizkiak: "-ar, -tar, -dar,
-oztar"» izenburuaz
(http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=486).
Mikel Gorrotxategik erantzunean dio, besteak beste:
«Oso erantzun zaila du galdera horrek; izan ere, joera batzuk nagusi
izan arren, ez dago lege zehatzik (...) Zuhurrena herriz herriko
zerrenda osoa eskuratzea da, eta bertatik ikastea».
Zaharren ahotsak eta senak ezer balio baldin badu, Añorgakoak
«añorgatarrak» direla esango nuke.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago