[itzul] aditz jokatua
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Maiatza 24, 15:16:03, CEST 2006
Nik ere Agurtzanek esan duen moduan egingo nuke. Nolanahi ere,
ekintza-zerrenda hutsa izango balitz, hau da, denak aditzak izango balira,
ez dut uste arazorik legokeenik denak infinitiboan uzteko. Adibidez:
<<<<<<
Eta, besteak beste, hau egingo dugu:
- futbolean ibili
- arrantzan egin
- soka-saltoan jardun
- afaria prestatu
- bertso zaharrak kantatu
...
>>>>>>
Baina zerrendan ekintzak eta ekintza ez direnak nahasian agertuz gero, hobe
da, nik uste, izen-sintagmen zerrenda egitea (eta, beraz, aditz-izenak
erabiltzea). Adibidez:
Hona hemen gai-zerrenda:
- fakturazioa
- bezero berriak lortzea
- trebakuntza
- aurrekontua doitzea
- egoitza konpontzea
...
>>>>>>
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: miercoles, 24 de mayo de 2006 15:04
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] aditz jokatua
Helburuak formulatzeko normalean -TEA nominalizazioa erabiltzen
dugu Deustun eta lehenengo aipatu duzun horretan ere nik neuk -
TEA erabiliko nuke.
Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago