[itzul] ER: aditz jokatua

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Maiatza 25, 10:21:27, CEST 2006


Bat nator esaten ari zareten guztiarekin, baina, badaezpada (badugu, bestela
ere, nahikoa zalantza gramatika-terminologiarekin), hor Alfontsok aipatu
duen "infinitibo" hori lapsus bat da noski, eta "partizipio" esan nahi du,
Paulek ondo ikusi duen eta adibideek garbi uzten duten moduan.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
Bidalia: asteazkena, 2006.eko maiatzak 24 15:16
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] aditz jokatua


Nik ere Agurtzanek esan duen moduan egingo nuke. Nolanahi ere,
ekintza-zerrenda hutsa izango balitz, hau da, denak aditzak izango balira,
ez dut uste arazorik legokeenik denak infinitiboan uzteko. Adibidez:

<<<<<<
Eta, besteak beste, hau egingo dugu:
- futbolean ibili
- arrantzan egin
- soka-saltoan jardun
- afaria prestatu
- bertso zaharrak kantatu
...
>>>>>>

Baina zerrendan ekintzak eta ekintza ez direnak nahasian agertuz gero, hobe
da, nik uste, izen-sintagmen zerrenda egitea (eta, beraz, aditz-izenak
erabiltzea). Adibidez:

Hona hemen gai-zerrenda:
- fakturazioa
- bezero berriak lortzea
- trebakuntza
- aurrekontua doitzea
- egoitza konpontzea
...
>>>>>>

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: miercoles, 24 de mayo de 2006 15:04
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] aditz jokatua


Helburuak formulatzeko normalean -TEA nominalizazioa erabiltzen
dugu Deustun eta lehenengo aipatu duzun horretan ere nik neuk -
TEA erabiliko nuke.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago