[itzul] aditz jokatua

Nagore Etxebarria nagore.labayru a bildua euskalnet.net
Ast, Maiatza 25, 03:05:09, CEST 2006


> 
> adibidez, gai zerrenda bat eman behar duzuenean, nola egiten duzue?
> zeren arabera?
> Gai zerrenda
> -Akta onartu - edo onartzea?
> -Kontuak aurkeztu - aurkeztea?
> -Kideak aukeratu - aukeratzea?
> 
> Edo helburu batzuk zehaztu behar direnean:
> Helburuak hauek dira:
> -Informazioa lortu - lortzea?
> -Egutegia prestatu - prestatzea...
> 
> beti bezala, eskerrik asko aurrez
> Ana
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
Ana, gaztelaniak funtzio hori infinitiboa nominalizaturik egiten badu ere,
euskaraz "naturalago" ikusten dut nik partizipioaz egitea. Ez ote dugu
erdararen eraginaz -T(Z)EA erabiltzen halako kasuetan? Erredaktatu gabeko
enumerazioaz ari gara, besterik ez, horregatik "-t(z)ea dugu helburu(a),
-t(z)ea da egin beharrekoa, etab." bezalako esaldiek ez dute lekurik hor,
ezta sakoneko egituran ere, neure ustean.

- Akta onartu (behar dugu/da) EDO
- Informazioa lortu (behar da/dugu).

Paule Muinoa










ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago