[itzul] Beste bi
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Maiatza 26, 12:56:32, CEST 2006
Ez dakit 'ikusizko' hori zenbateraino den baztertzekoa. Egia da Hiztegi
Batuan hau dagoela:
<<bisual izond. (normalean edo gehienetan hobestekoak dira begi-, ikus-,
ikusmen- modukoak).>>
Baina beste hau ere bai:
<<audiobisual izond. h. ikus-entzunezko.>>
Eta 'entzunezko' ondo badago, 'ikusizko' ere ondo egongo da, ezta?
Dena den, ados nago Iņigok esan duenarekin.
Badut, hala ere, zalantza bat. Zergatik idatzi behar da 'ikus-arreta' edo
'ikus-eremu' marratxoz eta ez loturik: 'ikuseremu'? Ez al da hori
'aditz-erro + izen' egitura, 'jarleku, salneurri, idazmakina, aldagela...'
diren sailekoa?
Alfontso Mujika
ELhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Giltza-Iņigo Roque
Enviado el: viernes, 26 de mayo de 2006 12:32
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Beste bi
ĢVisualģ izenondoak hamaikatxo buruhauste ematen dizkigu. Badirudi
Ģikusizkoģ hori baztertzekoa dela, Ģidatzizkoģ sasikoaren bidetik eraturik
baitago.
Hala ere, badago beste aukera bat: Ģikusģ aditzoinaz baliaturik hitz
elkartua eratzea. Adibidez: "ikus-arretaģ, Ģikus-pertzepzioaģ...
Zure esaldi horretan, ordea, Ģitxuraģ aski izan liteke.
> "Se quiere conservar la identidad visual de la iglesia mediante un sistema
de
> mamparas y paņos de vidrio"
>
> Identidad visual?
> Paņos de vidrio?
>
> Gaur pelma samar nabil...
>
> Mila esker
>
> Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago