[itzul] Beste bi

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Or, Maiatza 26, 13:21:11, CEST 2006


Ituan jo duzu. Berez, halaxe beharko luke. Dena den, ez al zaie arau hori
soilik forma ihartuei aplikatu behar? Aurreko batean ere, antzeko eztabaida
ibili genuen hemen, "itxaron(-)zerrenda" zela kontu. Eta orduko hartan baten
batek (Juan Garzia izan ote zen) esan zuen oso germanofiloa izan beharra
dagoela halakoak onesteko. Nahikari estetikoa ote den? Ez dut uste. Nola
jokatu behar dugu, ostean, kontsonante bituekin: «ikusekuentzia» ala
«ikus-sekuentzia»? Hori ez da hola-hola ekarritako adibidea.

Bestetik, "ikus-entzunezko" hori, jakina, zuzena da (marra eta guzti), baina
horrek ez du esan nahi erabide hori, nahitaez, zuzena denik eta, hainbat
gutxiago, klonatu daitekeenik. Nik uste.





> Ez dakit 'ikusizko' hori zenbateraino den baztertzekoa. Egia da Hiztegi
> Batuan hau dagoela:
> 
> <<bisual izond. (normalean edo gehienetan hobestekoak dira begi-, ikus-,
> ikusmen- modukoak).>>
> 
> Baina beste hau ere bai:
> 
> <<audiobisual izond. h. ikus-entzunezko.>>
> 
> Eta 'entzunezko' ondo badago, 'ikusizko' ere ondo egongo da, ezta?
> 
> Dena den, ados nago Ińigok esan duenarekin.
> 
> Badut, hala ere, zalantza bat. Zergatik idatzi behar da 'ikus-arreta' edo
> 'ikus-eremu' marratxoz eta ez loturik: 'ikuseremu'? Ez al da hori
> 'aditz-erro + izen' egitura, 'jarleku, salneurri, idazmakina, aldagela...'
> diren sailekoa?
> 
> Alfontso Mujika
> ELhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> 
> 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Giltza-Ińigo Roque
> Enviado el: viernes, 26 de mayo de 2006 12:32
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Beste bi
> 
> 
> «Visual» izenondoak hamaikatxo buruhauste ematen dizkigu. Badirudi
> «ikusizko» hori baztertzekoa dela, «idatzizko» sasikoaren bidetik eraturik
> baitago.
> 
> Hala ere, badago beste aukera bat: «ikus» aditzoinaz baliaturik hitz
> elkartua eratzea. Adibidez: "ikus-arreta», «ikus-pertzepzioa»...
> 
> Zure esaldi horretan, ordea, «itxura» aski izan liteke.
> 
> 
>> "Se quiere conservar la identidad visual de la iglesia mediante un sistema
> de
>> mamparas y pańos de vidrio"
>> 
>> Identidad visual?
>> Pańos de vidrio?
>> 
>> Gaur pelma samar nabil...
>> 
>> Mila esker
>> 
>> Joxemari
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago