[itzul] Centro cívico y sociocultural
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Maiatza 26, 14:04:28, CEST 2006
Ez egin jaramon handirik nire lau pezetako definizioei.
Errolda-agiria --horrela esaten da?-- halako leku batean eskatu ahal izatea
"deszentralizazioa" bada, esan dezagun deszentralizazioa. Osterantzean,
beste gauza bat.
Nik, buruan, "La Bolsa" daukat. Errolda agiria eskatzera joan
gaitezke, edo, hitzaldi bat entzutera, edo erakusketa bat ikustera, edo
ikastaroren bat egitera.
Uste dut <<auzo-etxe>> izen soil eta laburrak ondo biltzen duela
hori dena.
Dena dela, zer egin <<civivox>> eta horrelako asmakerien aurrean?
Normala da zalantza handiak izatea.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago