[itzul] Centro cívico y sociocultural
Asier Sarasua Garmendia
asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Or, Maiatza 26, 15:01:52, CEST 2006
>
> Errolda-agiria --horrela esaten da?-- halako leku batean eskatu ahal izatea
> "deszentralizazioa" bada, esan dezagun deszentralizazioa. Osterantzean,
> beste gauza bat.
>
Nik gogoratzen dudanagatik, Gasteizen gizarte etxeetan errolda agiria ematen
hasi zirenean aipatzen hasi zen jendearen artean, baita Udalean bertan eta
hedabideetan ere, Udaleko zerbitzuen deszentralizazioaren kontu hori.
Noski, erroldarena adibide bat besterik ez da. Momentu honetan, gizarte etxeetan
modu telematikoan egin daitekeen (ia) edozein tramite administratibo bete
daiteke. Internet bidez egin daitezkeenak gehi beste hainbat. Nik egin dudan
azkena: alabaren izena eman udal haurtzaindegietan. Azken garaiotan inplementatu
duten azkenetako bat, nik dakidanez: trafiko isunak ordaintzea.
Dena dela, eta harira joz, Gasteizen "gizarte etxea" hitza hedatu zenean,
gizarte etxeetan ezin ziren tramite horiek bete.
Bestalde, Jonek dioen bezala, herri txikietan ez dago horietako bat auzko
bakoitzean. Nire jaioterrian, Zornotzan, bakarra dago.
Gero arte.
--
Asier Sarasua Garmendia
Lurralde Informazioko Sistemen Arloa
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Olarizuko Etxaldea
01006 Vitoria-Gasteiz
asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago